Iaz ekin zion Musikatea programari Fermin Etxegoienek Euskadi Irratian. Eguerdietan ematen zuten eta sarritan entzuten nuen. Ikasturte honetan berriz ordutegia aldatu eta gauera pasa dute. Eta ia gauero entzuten dut, belarritarako gozamen. 73. azatza beraz Musikateari. Zergatik? Musikari buruzko irratsaioa da, ez euskarazko musikari buruzkoa. Baina euskarazko musikak leku berezia izan du eta du irratsaioan. Leku berezia eta duina. Gainera, Ferminen jakintza entziklopedikoa lagun, musikagintzan aditu ez garenok ere zerbeza artean berba egin dezakegu hontaz edo hartaz.


Azatzak 72: Tumatxak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-02 08:21

ETB1i buruz berba asko egin da azken aldion. Ematen du behingoz euskarazko katearen aldeko indarra egiten hasi direla EiTBn. Bazen garaia!   Programazio berrian Tumatxak izeneko saioa nabarmenduko nuke nik. Gaur bertan laugarren saioa emango dute eta irrikitan nago Napoka Iriak eta Irazokik egin behar dituzten bertsioak entzuteko.   Programa txukuna da, diseinuan proposamen berria dakarrena. Kulturgintzaren sozializazioan urrats nabarmena dakarrena. Hala ere, nik gaur egungo edukiei ere egingo nien sarbide. Baina … Esandakoa, tumatxak saioarekin gozatzen jarraitzeko prest ...


46 azatzen ondoren, egitasmo xume bezain arrakastatsu bati heldu nahi diot. Transmisioa eta zabalkundea oinarri duen egitasmo xumea.Euskal karaokeak dugu egitasmoa. Gabi de la Maza izeneko irakasleak kudeatzen du. Euskal Girotze Barnetegietako irakaslea da bera. Eta zer egin du ba? Ba, karaokeak egin ditu euskarazko kantu ezagun askorekin. Momentu honetan 600dik gora karaoke egin ditu. Eta interneten 10 milioi bisitatik gora lortu dituzte.Askotan galdetzen da: zer egin dezaket interneten euskararen alde? Ba, tori erantzun bat (beste asko ere egon daitezke: wikipedia, …)


Oparoa izan da musikagintza euskalduna azken hamarkadetan. Oparoa taldetan, oparoa kantetan, oparoa kontzertuetan, oparoa estilotan. Eta hori guztia batzeko asmoz, badok.info webgunea jarri zuen martxan iaz Berria egunkariak.Taldeak, musikariak, kontzertuak, berriak, … Hala ere, musika gutxi dago, testu asko eta musika gutxi. Horretarako, aproposa izan daiteke ekaitzaldi blog famatua. Han testu gutxi eta musika asko dago. Musikagintzaren transmisioa egiteko tresna biak ezinbestekoak dira.Ala ez?


Azken iruzkinak