Azatzak 73: Musikatea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-15 16:08

Iaz ekin zion Musikatea programari Fermin Etxegoienek Euskadi Irratian. Eguerdietan ematen zuten eta sarritan entzuten nuen. Ikasturte honetan berriz ordutegia aldatu eta gauera pasa dute. Eta ia gauero entzuten dut, belarritarako gozamen.

73. azatza beraz Musikateari. Zergatik? Musikari buruzko irratsaioa da, ez euskarazko musikari buruzkoa. Baina euskarazko musikak leku berezia izan du eta du irratsaioan. Leku berezia eta duina.

Gainera, Ferminen jakintza entziklopedikoa lagun, musikagintzan aditu ez garenok ere zerbeza artean berba egin dezakegu hontaz edo hartaz.


Utzi iruzkina: