Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Edozein arte adierazpideri ekitea garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuago egindakoa hedatzea, egindakoa publikoari zabaltzea. Komikia minoritarioa da gurean, eta are minoritarioago euskarazkoa. Horregatik da ezinbesteko dagoen apurra jendarteratzeko egiten den lana. Horregatik da ezinbesteko Komikeri blogak egiten duen lana. Euskarazko komikigintza hedatzeko lana egiten baitu. Bitartean, goza ditzagun euskarazko komikiekin. Atera berri den “Munduko bandarik txarrena” komikiarekin adibidez.


Ikerketekin asmatu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-24 08:59

Teresa Moureri honako irakurri diogu A letra miuda aldizkari soziolinguistiko interesgarrian:   Azken hamarkadetan galiziera ikerketa lerro garrantzitsua bilakatu da. Galizieraren bariazio fonetiko, morfologiko eta lexikalen gaineko informazio uholdea dugu. Baina horretara bideratutako energia erudizio hutsa dela ematen du, hizkuntzaren aldeko aktibismoa nahiko aparte uzten den heinean.   Eta, nahi barik, eta ez dakit zergatik, galiziera jartzen duen tokian neure buruak euskara jarri du ...    


Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau Argiarako. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea. Orain dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente sortu zuten, eskola galiziarraren lehen hazia. Gentalha do Pichel zentro sozialean sortu zen ideia. Compostela inguruko jendarte mugimendurik biziena batzen da haren inguruan. Administrazioek ze...


Ekainaren 29an Ondarrun, Zapato azule izango da. Auiminyulinbluuu! Radixu Irrati libreak antolatuta. Egun osoko egitaraua: Dinamartxi, kamiseta azoka, eta urtero legez, sorpresak. Eta sorpresak. Asko egiten dugu berba arnasguneei buruz. Asko egiten dugu berba auzolanari buruz. Asko egiten dugu berba autoantolakuntzari buruz. Asko egiten dugu berba euskara eta ludikotasunari buruz. Ezta? Gili-gilixak etxestazuz hatzamartxukin ulin ... EGUNERAKETA: bideoklipa egin dute ondarrutarrek. Itzela, jaia bezala.


Gizarte sariak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-17 08:52

Iñaki Martinez de Lunaren framing berriaren proposamena irakurtzen ari naiz. Eta aspalditxo gurean aditu gabeko kontzeptua irakurri dut berriro ere: gizarte sariak (edo jendarte sariak, ingelesez social rewards, Mikel Zalbidek gizartekotze-sariak deitutakoak). Hauxe dio Zalbidek honen gainean:   a1) social rewards edo gizartekotze-sariak. Hau da, hizkuntza hori jakin eta egiteari eskerrak gizarte horretako kide izan zaitezkeenekoak: familiako kide izatea (cf. “gure etxean euskaraz egiten da, ez ahaztu gero!”), herrikotzat hartu izatea (cf. behinolako belarrim...


Gustatuko litzaidake niri honen moduko artikuluak idaztea, bai horixe. Hilabete honetan ere artikulu oso interesgarriak jaso ditut han-hemenka:       - Allartean blog ezin interesgarriagoan, parte-hartzea soziala hizkuntza politikan.   - Paula Kasaresi Lizarbeibar blogean egin dioten elkarrizketa mamitsua.   - Xabi Paya fin beste behin ere: Lorgarria da.   - Asisko Urmeneta kontrakulturaz.   - Kike Amonarrizek twitterreko soziolinguistika azterketa latza egin du.   - Eta Iñaki Martinez de Lunak euskaldunok kexa gutxi jarri ditugula esan du.


Hizkuntza legeak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-10 08:43

Egunotan berrirakurri dut William F. Mackey aspalditxo Bat aldizkari batean argitaratu zuen artikulu bat: Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez. Entresaka apur bat egin dut. Hona nik azpimarratutako berbak: Hizkuntza-legeek ez dute beren helburua lortu, hau da, hizkuntza jokaerak aldatzea. Hizkuntza-legeak eraginkorrak dira sustatu nahi den hizkuntzari atxekita dauden beste alorretako nagusitasunak ematen direnean: nagusitasun kulturala, ekonomikoa, demografikoa, e.a. Lortu al dute debeku horiek biztanlegoaren hizkuntza-jokaera aldatzea? Hala gertatu da erregimen autoritarioa izan du...


Azatzetan proiektu txiki, berri eta samurrei eskaini ohi diet arreta. Oraingo honetan Oarsoalderaino egingo dugu bidaia. Eta proiektu berezia aurkitu. Oarsoaldeko Irrien Lagunak, gure pailazo ezagunenek eta Huheziko kideek elkarlanean ernaldutako proiektua.   Eta zer da? Umeentzako aisialdi proiektu hezitzaile euskaldun eta parte-hartzailea. Baina eurek sakonago azaltzen dute. Oinarriak eta helburuak ere dokumentu luze samar batean azaltzen dituzte zehatz-mehatz.   Baina askotan berbek baino ekintzek komunikatzen dute gehiago, ezta? Ba, tori egin dituzten bi ekintzen gaineko ...


Borrando a G

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-06-03 08:10

Valentina Formosok liburu mardula idatzi du: Do estigma á estima. Galizierazko arnasguneetako gazteen gaineko analisi zorrotza egiten du eta, gainera, aurrera begirako proposamenak egiten ditu.   Ezberdintasunak badaude ere, antzekotasun dezente daude gure egoerarekin. Gazteek agertzen dituzten aurreiritziak hemengoen oso antzekoak dira (eredu estandarrekiko urruntasuna, hirietan hizkuntza aldatzea, ezezagunekin gaztelaniaz aritzea, …). Beste batzuk, ordea, hemen antza gaindituta daude: hezkuntza arlokoak gehien bat (euskaraz ikasiz gero, gaztelania ez jakitearen ...


Argazki-haikuak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-05-31 08:33

Ez naiz oso kanpaina zale. Ekimen sendoagoak ditut gogokoago. Baina lantzean behin kanpaina xumeak erakargarri suertatzen zaizkit. Eta, kasu honetan, horrela izan da. Lehiaketa xumea, lau sosekin eginda, baina polita, indartsua.   Gentalha do Pichel zentroan mamitu da ideia. Haikuak egitea argazkien bidez. Eta emaitzak ikusgarriak. Hona hemen hiru adibide:


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter