Korrika betean gaude. Korrika aroan. Eta 60. azatza Korrikarako. Eta oraingoan nire hitzekin ez, Uribe Kostako blogetik “lapurtutako hitzekin”. Korrika gure herrietara hurbiltzen da. Duela bi urte hemen bertan Korrikari buruzko artikulu bat idatzi nuen. Berriro irakurri dut, eta, egun, berbera sina nezake. Beraz, ez dut idatziko kulturako ekimen nazionala nagusia denik. Ez dut esango Iparralde, Nafarroa eta Erkidegoa batzen dituenik. Ez dut esango sakabanaketako indarrek Korrikan eta antzekoetan aurkitzen dutenik erantzun onena. Ez dut esango Korrikak herri egiten gaituenik. ...
Barreiatzen egitasmo xumeak aurrera darrai, txiri-txiri. Gaurkoan gurekin Ainize Madariaga dugu, Euskal Ikasketen masterraren ikaslea. Bazterreko elkarte moderno, ideki, aurrerakoi, berritzaile, anarkista eta ez-ohiko batean sartu nintzen kontent ideia eta pozez gainezka. Orotariko adin, genero, kolore eta kulturetako jendea biltzen zen bertan. Poztekoa zinez. Tamalez, okupaturiko lekuak hustarazi zizkiguten poliziaren bidez, aski usaiakoa herri honetan bestalde. Elkartea, toki finkorik gabe dabil geroztik, eta internetak toki finko hori ordezkatu digu: komunikazioa emailen bidez eg...
Sopelan orain dela 20 urtetik egiten dute esaera zaharren txapelketa. Sopelako AEKk orain dela 20 urtetik egiten du esaera zaharren txapelketa. Zorionak antolatzaileei, jakina!Bertsoak eta errefrauak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Esaera zaharren zerrenda bat ikasi behar dute parte hartzaileek (100 esaera zahar) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoekin harremanetan jarri.Berbekin olgetan ibiltzeko aukera aparta, aurten apirilaren 27an. Informazio gehiago.
Barreiatzen egitasmoak 11. geltokia du gaurkoan. Eta horretarako Benito Fiz dugu laguntzaile, AEKko kidea eta Karrajua blogaren gidaria.Euskal soziolinguistika kontzeptua eta dibulgatu aditza ezkondu guran gabiltza hemen. Ez dakit eurak biak ezkontzeko asmotan dabiltzan, ezta sikiera maiteminduta dauden ere, baina ezkontza horretarako alea ipintzen saiatuko naiz.Saiatuko naiz puntu batean zentratzen. Dibulgazioa komunikazioa da: emaile, mezua eta hartzailea katea da beraz: nork nori eta zer. Eta dibulgazioaz ari bagara, esango nuke “Nori” horri erreparatu behar zaiola nag...
Hilean behin, sarean han-hemena nireak (ere) izan zitezkeen artikuluak batuko ditut (ez nireak, nik idatzi ahal nituelako, baizik eta guztiz bat natorrelako artikuluetan esaten denarekin-edo).- Ekologia eta hizkuntza: allartean bloga.- Hizkuntzak munduko kultura altxorrak dira eta denok gaude behartuta horiek babestera: Mikel Ozaitari egindako elkarrizketa hizkuntza ekologiari buruz Goienan. - Seme-alabek euskara aberatsa izan dezaten … jolastu euskararekin: Iñaki Eizmendiren artikulu gomendagarria Ikastola aldizkarian.- TELP estrategiak seme-alabekin: Telp tailerreko lanki...
Barreiatzen egitasmoak aurrera darrai. Oraingoan gurekin Petra Elser dugu, Banaiz bagara elkarteko kidea. Harrigarria da eta beldurgarria batzuetan, euskalgintzatik eta soziolinguistikaren mundutik kanpo, zer jende gutxik erabiltzen dituen hizkuntza portaerako (edo beste hitzetan esanda, euskara nonahi erabiltzeko) tresna proaktibo xinpleak, ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egitea bezalakoak. Lehenengo hitzarena erabiltzen ez bada, beste batzuk are gutxiago: adibidez, euskaldun hartzaile pasiboei ere euskaraz hitz egitea, harreman batean hizkuntzaz aldatzea (gaztelaniaz aritzea oh...
Soziolinguistikaren dibulgazioari buruzko barreiatzen sail honetako 9. alea da gaurkoa. Gurekin Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea. .Azken hilabeteetako inpresioa da, baina ez ahal dago aspaldi honetan hitzaldi ziklo ugari? Ez al dago inoiz baino foro gehiago euskararen komunitatearen eta euskalgintzaren etorkizunari buruzko kezkarekin? Baietz esango nuke. Badirudi hizkuntza komunitatean kezka zantzuak daudela. Garai berrien atarian, dagoeneko hirigunetakoak garenok ere barneratu dugu baserri giroko terminologia eta goldetik ereitera pasatzen ari garela ematen du.Aldaketa garai h...
Dibulgazioaz ari gara blog honetan azken aldion. Eta dibulgazio liburu ederra dakart gaurkoan. Hizkuntzen aniztasunaz, hizkuntza ekologiaz, txikitasunaren defentsaz dihardu liburu honek …“Aqui se habla” du izenburu liburuak: eta “munduko hizkuntza mehatxatuen inguruko ibilbidea” du azpi-izenburu. Australiako indigenak, proventzala, Kanadako inuitak, yiddish-a, Amerikako indiarrak, galestarrak eta abar, eta abar. Horien kezkak, barne-borrokak, kanpo borrokak, konplexuak, aurreiritziak, galerak, irabaziak, … Kazetari kanadiar batek (Mark Abley da e...
Barreiatzen saileko zortzigarrena Klusterrari dagokio. Orain arteko guztiak pertsonak izan badira ere, iruditzen zitzaidan Klusterrak ere zer esana izan behar zuela soziolinguistikaren dibulgazioan. Jarraian euren berbak horren gainean: Lehenik eta behin Soziolinguistika Klusterra Elkartetik (aurrerantzean SLK), Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean egiten duen ekarpena aitortu nahi dugu. Arretaz jarraitzen dugu blogaren edukia, interesgarriak baitira bertan plazaratzen diren iritzi, aipamen eta ikuspegiak. Are interesgarriagoak, SLK-ren jardunetik oso gertukoak baitira ekarpen hor...
Barreiatzen sailak aurrera darrai, txiri-txiri baina gelditu gabe. Gaurkoan gonbidatua Rosa Ramos dugu, Berriozarreko euskara teknikaria. Jakintza arlo guztietan lan dibulgatzailea oso garrantzitsua da. Batetik, gizarteak jakintza hori ezagutu eta baloratzen badu, errazagoa da errespetuz begiratzea eta garatzeko baliabideak ematea eta, bestetik, dibulgazioa egitean adituek ahalegin berezia egiten dute jakintzaren alde teorikoak eta praktikoak uztartzeko; hau da, “oinezkoen” beharrak asetzeko lan teorikoek zertan lagundu dezaketen azaltzen saiatzen da dibulgatzaile...