Azatzak 59: Sopelako esaera zaharren txapelketa
Sopelan orain dela 20 urtetik egiten dute esaera zaharren txapelketa. Sopelako AEKk orain dela 20 urtetik egiten du esaera zaharren txapelketa. Zorionak antolatzaileei, jakina!
Bertsoak eta errefrauak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria. Esaera zaharren zerrenda bat ikasi behar dute parte hartzaileek (100 esaera zahar) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoekin harremanetan jarri.
Berbekin olgetan ibiltzeko aukera aparta, aurten apirilaren 27an. Informazio gehiago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: