Irakurgaiak: Aquí se habla
Dibulgazioaz ari gara blog honetan azken aldion. Eta dibulgazio liburu ederra dakart gaurkoan. Hizkuntzen aniztasunaz, hizkuntza ekologiaz, txikitasunaren defentsaz dihardu liburu honek …
“Aqui se habla” du izenburu liburuak: eta “munduko hizkuntza mehatxatuen inguruko ibilbidea” du azpi-izenburu. Australiako indigenak, proventzala, Kanadako inuitak, yiddish-a, Amerikako indiarrak, galestarrak eta abar, eta abar. Horien kezkak, barne-borrokak, kanpo borrokak, konplexuak, aurreiritziak, galerak, irabaziak, …
Kazetari kanadiar batek (Mark Abley da egilea) egindako dibulgazio lan aparta, sentiberatasunez, kritikotasunez, zintzotasunez. Merezi du benetan.
Iruzkinak
joseba 2013-03-06 09:50 #2
<p>Irakaspen ederrak dakartza liburuak. Hemengo arduradun politiko askok eta euskalgintzako arduradun askok irakurri beharko lukete liburua. Zer egin behar ez den jakiteko, jakina.</p>
Utzi iruzkina: