Behin baino gehiagotan esan dut soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dudala. Esan izan dut niri berez ez zaidala interesatzen hizkuntzen eboluzioa jendartean, hizkuntza txikiei une eta gune gehiago emateko ez bada.   Eta, horregatik, ezin dugu ahaztu ezagutza adituak duen boterea. Ezagutza adituak botere sinboliko handia du zenbait kasutan. Eta, beraz, ezagutza hori erabili behar da aurreiritziak deseraikitzeko. Eta, era berean, ezagutza hori itzuli egin behar zaio jendarteari, modu dibulgatiboan eta, ahal den neurrian, denen eskura egongo den formatu batean....


Tribuaren berbak 3

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-22 09:15

Hirugarren denboraldia egin du Tribuaren Berbak telebista saioak. Aurreko biekin alderatuta, oraingo honetan saioek ordubeteko iraupena izan dute. Horrek, nire ustez, gaiak sakonago eta xeheago aztertzeko aukera eman du. Betiko legez, lan ederra egin dute telebistatik kanpora ere, eta horren truke, erabili ahal (behar?) ditugu edukiak nahi dugunetan (eskoletan, enpresetan, euskaltegietan eta abarretan). Soziolinguistikaren dibulgazio purua dira horiek guztiak. Orain atsedena hartuko dute eta gaiak pedagogikoki landu. Bejondeizuela! - Parisen euskaraz - Korrika badator - 60etako emigrazioa...


Euskal Herrian soziolinguistikaren dibulgazioak zein bide hartuko beharko luke epe labur-ertainean? Galdera hau hamabost laguni pasatu nien. Horietatik hamahiruk erantzun egin dute. Eta erantzun guztiak Garaigoikoa blogean jaso ditut. Denetariko proposamenak egon dira, ausartak, berriak, freskoak, … Adostasunak, desadostasunak, eta abar. Ondorio bakarra ateratzen dut nik: dibulgazioa ezinbestekoa da eta erantzun duten guztiek ere gauza bera uste dute. Goazen ba dibulgazioa egitera, ahalik eta arinen. - Barreiatzen 1: Gemma Sanginés - Barreiatzen 2: Lander Solozabal - Barrei...


Barreiatzen egitasmoko azken ekarpena duzue gaurkoa. Bidaia luzea egin dugu Galiziaraino eta hango bati ere galdetu diogu dibulgazioaz, interesgarria izango zelakoan. Olga Patiño soziolinguista eta irakaslea dugu, eta teknologia berrietan aritua. Como cres que se deben divulgar nun futuro os temas máis incitantes da sociolingüística galega?   Son moitas as persoas que poderían dar resposta a esta pregunta tan xeral que desde Euskal Herria me formula o colega e cada vez máis amigo Txerra: Profesionais da materia con perfís variad...


Barreiatzen egitasmo xumeak aurrera darrai, txiri-txiri. Gaurkoan gurekin Ainize Madariaga dugu, Euskal Ikasketen masterraren ikaslea. Bazterreko elkarte moderno, ideki, aurrerakoi, berritzaile, anarkista eta ez-ohiko batean sartu nintzen kontent ideia eta pozez gainezka. Orotariko adin, genero, kolore eta kulturetako jendea biltzen zen bertan. Poztekoa zinez. Tamalez, okupaturiko lekuak hustarazi zizkiguten poliziaren bidez, aski usaiakoa herri honetan bestalde. Elkartea, toki finkorik gabe dabil geroztik, eta internetak toki finko hori ordezkatu digu: komunikazioa emailen bidez eg...


Barreiatzen egitasmoak 11. geltokia du gaurkoan. Eta horretarako Benito Fiz dugu laguntzaile, AEKko kidea eta Karrajua blogaren gidaria.Euskal soziolinguistika kontzeptua eta dibulgatu aditza ezkondu guran gabiltza hemen. Ez dakit eurak biak ezkontzeko asmotan dabiltzan, ezta sikiera maiteminduta dauden ere, baina ezkontza horretarako alea ipintzen saiatuko naiz.Saiatuko naiz puntu batean zentratzen. Dibulgazioa komunikazioa da: emaile, mezua eta hartzailea katea da beraz: nork nori eta zer. Eta dibulgazioaz ari bagara, esango nuke “Nori” horri erreparatu behar zaiola nag...


Barreiatzen egitasmoak aurrera darrai. Oraingoan gurekin Petra Elser dugu, Banaiz bagara elkarteko kidea. Harrigarria da eta beldurgarria batzuetan, euskalgintzatik eta soziolinguistikaren mundutik kanpo, zer jende gutxik erabiltzen dituen hizkuntza portaerako (edo beste hitzetan esanda, euskara nonahi erabiltzeko) tresna proaktibo xinpleak, ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egitea bezalakoak. Lehenengo hitzarena erabiltzen ez bada, beste batzuk are gutxiago: adibidez, euskaldun hartzaile pasiboei ere euskaraz hitz egitea, harreman batean hizkuntzaz aldatzea (gaztelaniaz aritzea oh...


Soziolinguistikaren dibulgazioari buruzko barreiatzen sail honetako 9. alea da gaurkoa. Gurekin Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea. .Azken hilabeteetako inpresioa da, baina ez ahal dago aspaldi honetan hitzaldi ziklo ugari? Ez al dago inoiz baino foro gehiago euskararen komunitatearen eta euskalgintzaren etorkizunari buruzko kezkarekin? Baietz esango nuke. Badirudi hizkuntza komunitatean kezka zantzuak daudela. Garai berrien atarian, dagoeneko hirigunetakoak garenok ere barneratu dugu baserri giroko terminologia eta goldetik ereitera pasatzen ari garela ematen du.Aldaketa garai h...


Dibulgazioaz ari gara blog honetan azken aldion. Eta dibulgazio liburu ederra dakart gaurkoan. Hizkuntzen aniztasunaz, hizkuntza ekologiaz, txikitasunaren defentsaz dihardu liburu honek …“Aqui se habla” du izenburu liburuak: eta “munduko hizkuntza mehatxatuen inguruko ibilbidea” du azpi-izenburu. Australiako indigenak, proventzala, Kanadako inuitak, yiddish-a, Amerikako indiarrak, galestarrak eta abar, eta abar. Horien kezkak, barne-borrokak, kanpo borrokak, konplexuak, aurreiritziak, galerak, irabaziak, … Kazetari kanadiar batek (Mark Abley da e...


Barreiatzen saileko zortzigarrena Klusterrari dagokio. Orain arteko guztiak pertsonak izan badira ere, iruditzen zitzaidan Klusterrak ere zer esana izan behar zuela soziolinguistikaren dibulgazioan. Jarraian euren berbak horren gainean: Lehenik eta behin Soziolinguistika Klusterra Elkartetik (aurrerantzean SLK), Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean egiten duen ekarpena aitortu nahi dugu. Arretaz jarraitzen dugu blogaren edukia, interesgarriak baitira bertan plazaratzen diren iritzi, aipamen eta ikuspegiak. Are interesgarriagoak, SLK-ren jardunetik oso gertukoak baitira ekarpen hor...


Barreiatzen sailak aurrera darrai, txiri-txiri baina gelditu gabe. Gaurkoan gonbidatua Rosa Ramos dugu, Berriozarreko euskara teknikaria. Jakintza arlo guztietan lan dibulgatzailea oso garrantzitsua da. Batetik, gizarteak jakintza hori ezagutu eta baloratzen badu, errazagoa da errespetuz begiratzea eta garatzeko baliabideak ematea eta, bestetik, dibulgazioa egitean adituek ahalegin berezia egiten dute jakintzaren alde teorikoak eta praktikoak uztartzeko; hau da,  “oinezkoen” beharrak asetzeko lan teorikoek zertan lagundu dezaketen azaltzen saiatzen da dibulgatzaile...


Gaurkoan barreiatzen egitasmoan gonbidatua Marije Manterola dugu, Emuneko teknikaria. On egin deizuela!Compostelako Donejakue: Katedralaren Ate Santua, erromesen atea. Argazkilaria: Dores AlegreNola zabaldu soziolinguistikaren ikasgaiakEuskararen biziberritzea ofizio eta afizio dugunok, euskararen erabilera(eza)ren inguruko proposamen anitz izaten ditugu eskuartean -ikerketa, ondorio, interbentzio, ebidentzia eta abar-. Soziolinguistika Klusterrak modan jarri duen hitz berriren bat, Udaltop-ek mahaigaineratu duen egitasmo interesgarriren bat edota erabilera neurtuko duen aplikazioa, adieraz...


Barreiatzen proiektu honen bosgarrena Iñaki Eizmendi da. Iñaki ebeteko arduraduna da, eta esperientzia luzea du euskalgintzan. Soziolinguistika: gustura aritu gaitezen euskararen erabilera sustatzerakoanInteres handiz jasotzen ditut ikerketen emaitzak eta datuen irakurketak. Aurreko asteetan argitaratutako Arrue ikerketaren emaitzak eta orain dela hiru urteko erabileran eragiten duten faktoreei buruzko emaitzak benetan erabilgarriak direla uste dut. Bi kasu horietan haurren eta gazteen euskararen erabilera ikertu da.Hori bai, arlo horretan ari diren eragileei ez die lanerako tresna prakti...


Barreiatzen egitasmoko laugarren gonbidatua Olatz Olaso dugu. Emuneko I+G+Bko arduraduna da Olatz.Olatzek testua idatzi beharrean bideoz helarazi dizkigu bere hausnarketak soziolinguistikaren dibulgazioari buruz. 


Barreiatzen proiektuko hirugarren gonbidatua Allartean blogaria dugu. Soziolinguistikaz, antropologiaz, parte hartzeaz eta abarrez blog oso interesgarria egiten du.Gauza sorgina da bertsolaritza. Zerbait esan beharra, gai baten inguruan, baina hainbat mugaren barruan: metrika, doinua, errima. Amets Arzallusek zioen pertsona “normalentzat” traba era eragozpena diren horiek guztiak bertsolariarentzat abantailak direla, are gehiago, bertsolari bati egin ahal zaion minik handiena dela errimatu eta neurtu gabeko bertso bat eskatzea.Txerrak gaia besterik ez dit eman (dibulgazio soziolinguis...


Barreiatzen egitasmoko bigarren gonbidatua Lander Solozabal dugu: Lander Solozabal Egizuko kidea, getxoztarra.Galderari erantzuten hasi aurretik ohar txiki bat: ni ez naiz inondik inora aditua soziolinguistika kontuetan; izatekotan, apur bat aritua, eta zalea, eguneroko lanek eta kezkek behartuta, neurri handi batean. Oso modu sinplistan esanda, eta soziolinguistikaren ezagutza zabaltzeaz ari garela (dibulgazioa), bi maila ikusten ditut hemen ere: goi maila edo akademikoa (edo makroa, nahiago baduzue), eta etxean / auzoan / herrian ibiltzeko moduko maila edo maila domestikoa (edo mikr...


Barreiatzen egitasmoko lehen gonbidatua Gemma Sanginés psikologo bilbotarra da (aspalditxo valentziartua). Jaioko dira berriak!Soziolinguistikak hizkuntza eta jendarteari buruzko hainbat gai lantzen ditu: hizkuntza transmisioa, pertsonen arteko erabilerak, komunikabideen papera, eta abar.Interes berezia du hizkuntza transmisioak. Izan ere, hizkuntza batekin etorkizunean zer gerta daitekeen jakiteko oinarrizko zutabeetako bat familia da.Euskararen kasuan, hizkuntzaren transmisioak berebiziko garrantzia du. Eragile politiko eta tekniko askok horrela aitortu egin dute sarritan, gakotza...


Barreiatzen ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-02-05 08:08

Sei urte pasa ditu blog honek. 500 artikulutik gora argitaratu ditut. Eta oraindik jarioa ez zait agortu (nork esan behar zidan hori orain dela sei urte!).Urte berriarekin (ez donk hamairu) berritasun batzuk sartu nahi ditut blogean. Eta lehena aste honetan bertan. 15 lagunei eskatu nien urte hasieran artikulu bat idazteko. 15ek ez zuten baiezkoa eman, baina gehienek bai. Eta artikulu horiek guztiak barreiatzen atalaren barruan argitaratuko ditut (astean bat gutxienez).Eta galdera bakarra egin diet hauei (beste dena libre: neurria, doinua eta luzera): zure ustez hurrengo urteetan (epe lab...


Badubada erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona:“Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena“Hiztun guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin, gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo hankazgoratzen dugu, azaltzen dugu edo ukatzen dugu, komunikazioa eta komunikazio hori gauzatzeko behar...


Badu eta bada

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-12-03 09:09

Euskara eta museo berbek esaldi berean entzuteak belarrietan kirrinka egin dit betidanik. Baina badubadak aurreiritzi hori guztiz birrindu dit, goitik behera birrindu ere. Erakusketa itzela da, itzel polita. Aspalditxo dauzkat buruan soziolinguistikaren dibulgazio bideak. Eta, horretarako, tresna ikaragarria iruditu zait badubada: freskoa, berria, ezberdina, xamurra, … Gainera, interneten ere egin dezakezue bisita (San Telmoko hiru euroak aurreztu nahi izanez gero).Badubadaren izpiritua ondo laburtzen duen bideotxoa (erakusketarako eginda) uzten dizuet amaiera gisa:


Azatzak 16: Xamarrenak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-08-31 14:29

Euskaldunon dibulgatzailerik handiena dugu Xamar. Bere liburuak ezagunak dira (Orekan, Orhipean, Euskara jendea). Artikuluak ere idatzi ditu, Nabarra aldizkarirako adibidez. Horietako batzuk Expraik jaso ditu bere blogean. Udako irakurketa freskoenak, jakina. Eta 16. azatza, jakina.- Mestizaje kulturala … beharrezkoa ote?- Bizi osoko zirkulua edo zirkulu bizi osoa- Nire egunaria- Herriaren erakusteko laguntza praktikoa- Euskarari, esker onez- Zaharminak- Alien- Kixotekeriak- Bountytarrak- Kalitatearen hizkuntza- Askatasunaren lurraldea


Dibulgatzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-03-14 19:20

Soziolinguistikaren dibulgazioaren gaineko mahai-inguruan hartu nuen parte orain dela aste batzuk Soziolinguistika jardunaldian. Prestatu nuena eta han jaso nuena batu eta artikulu hau idatzi dut. Bat aldizkariak 20 urte egin ditu. Bada marka ez pentsa. Eta horren gaineko azterketatxoa egitea eskatu zidaten, dibulgazioaren ikuspegitik. Ez dakit hori egiteko aproposena naizen. Azken batean, neu Bat aldizkariko irakurle xume bat baino ez naiz. Baina tira .... ezetz esaten ez dakidanez ..... Hasteko, esan behar dut nire iritzia ez dagoela oinarrituta datuetan, ez dagoela oinarrituta azterket...


Barikuan Soziolinguistika jardunaldia izan zen Donostin. Eta han izan nintzen hizlari. Mahai-inguru baten. Jardunaldien kronika dakart oraingoan, Benito Fizi lapurtuta. Egia esateko, berak nik baino hobeto esan ditu esan beharrekoak. IV. Soziolinguistika jardunaldian izan nintzen atzo. Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz. Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik, formatuetan ere berrikuntza batzuk probatu ...


Otsailaren 18an antolatu du Soziolinguistika Klusterrak jardunaldia, Donostian. Eta arratsaldean mahai-ingurua dago eta bertan ni naiz hizlarietako bat. Eta okurritu zait galdetzea. Hau da, blog honen irakurleei galdetzea ea zer uste duten eurek soziolinguistikaren dibulgazioari buruz.- Dibulgazioa egiten al da?- Nori zuzendua egin beharko litzateke? Nori zuzendua egiten da?- Zer bide jorratu beharko ziren?- Adibideren bat ....Edo gura duzuena bota.


Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak jarri du martxan Euskara mintzagai izeneko liburu bilduma. Liburu hauek dibulgaziozkoak izan nahi dute, euskararen inguruko gaietakoak, soziolinguistika barne, jakina.Lehen bi aleak daude eskuragai webgune honetan. Aipatzekoa da HPSkoek ematen duten aukera: liburuak erosi, edo webgunetik jaitsi pdfan edo bertsio elektronikoan. Bejondeiela, ea jakintza partekatzeko bide gehiago irekitzen diren.


Azken iruzkinak