Barreiatzen 1: Gemma Sanginés
Barreiatzen egitasmoko lehen gonbidatua Gemma Sanginés psikologo bilbotarra da (aspalditxo valentziartua). Jaioko dira berriak!
Soziolinguistikak
hizkuntza eta jendarteari buruzko hainbat gai lantzen ditu: hizkuntza
transmisioa, pertsonen arteko erabilerak, komunikabideen papera, eta
abar.
Interes
berezia du hizkuntza transmisioak. Izan ere, hizkuntza batekin
etorkizunean zer gerta daitekeen jakiteko oinarrizko zutabeetako bat
familia da.
Euskararen
kasuan, hizkuntzaren transmisioak berebiziko garrantzia du. Eragile
politiko eta tekniko askok horrela aitortu egin dute sarritan, gakotzat
hartu dute sarritan. Hizkuntzak bizirik irauteko ordezkatze prozesu
etengabean dauden hizkuntza gutxituentzat berebiziko garrantzia baitu.
Soziolinguistikak,
baita psikologiak ere, azken hamarkadan dibulgatu duten ebidentziarik
nabarmenetako bat izan da hizkuntzaren transmisioa eta erabilera pareko
garrantziarekin hartu behar direla: Nola hitz egiten dugun euskara,
norekin egiten dugun euskaraz, norekin aldatzen dugun erdarara eta zein
ingurutan egiten dugun hizkuntzaren aldaketa. Horiek guztiek garrantzi
handia daukate. Gure erabilera arauekin informazio sakona ematen diegu
gure ingurukoei, bereziki seme-alabei, hizkuntzaren gainean ditugun
jarrerei buruz.
Gazte
belaunaldi oso bat dugu euskaraz eskolatua, baina gazte gehienek
euskaraz gaitasun txikiagoa daukate gaztelaniaz baino. Zergatik? Etxean
gurasoek ez dakitelako euskaraz. Nahiz eta horietako batzuek
euskaltegiko bidea hartu eta euskara ikasten saiatu, etxeko hizkuntza
gaztelania izaten jarraitzen du, esamolde jakin batzuk gorabehera.
Gazte
eta umeek erronka handi bati egin behar diote aurre: ez dute hizkuntza
eredurik. Etxean (gurasoek), gizartean eta komunikabideetan ez dago
hizkuntza mantenduko duen eredurik. Gurasoek sarritan ez dute gaitasunik
hizkuntza mantentzeko eta, gainera, gizartean ez dago baliabiderik
euskara mantentzeko aldatu barik. Hau da, behin eta berriro jotzen da
hizkuntza indartsura, hizkuntza neutrora, konnotazio gabeko hizkuntzara,
nonahi dagoen hizkuntzara. Gauzek horrela jarraitzen duten bitartean,
gure argudio guztiak (gurea delako, maite dugulako, hilko delako, …)
soberan daude.
Zelan indartu dezakegu orduan hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa? Bi modutara:
- Gizarte eragile esanguratsuek hizkuntza-mantentzea indartuz.
- Gurasoei irakatsiz zer esan nahi duen asertiboak izatea hizkuntzarekiko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: