Badubada: aipu batzuk

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-12-17 19:43

Badubada erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona:

“Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena

“Hiztun guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin, gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo hankazgoratzen dugu, azaltzen dugu edo ukatzen dugu, komunikazioa eta komunikazio hori gauzatzeko beharrezkoak diren bideak sortzen ditugu, edo bide horiek itxi eta itsutu egiten ditugu.” Anjel Lertxundi



“Hitzak ez du antzik jaboiarekin. Zenbat eta gehiago erabili jaboia, orduan eta urrituago eta gastatuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago”. Bernardo Atxaga.

“Gure memoria horizontala zabaldu eta garatu behar dugu. Geure identitatea, euskaldunon egungo izatea, harremanetan sortua da, hizkuntzak berak frogatzen du: hitzen ia %70a maileguak ditugu. Euskara ez ote da borroka, istripu, galera eta mailegu askoren emaitza? Hogeian oinarritutako zenbaketa sistema daukagu, zelta omen da. Euskara ez da sustrai bakarrekoa. Alferrikakoa da linguisten ahalegina, ez dute euskararen enborra inoiz aurkituko. Gure kultura konposatutakoa da, pentsua bezala. Eta nire ustez, horrela jarraitu behar du izaten, horrela izanen gara euskaldunago”. Koldo Izagirre.


Utzi iruzkina: