Kategoria: badubada
Amaitu da badubada erakusketa. Momentuz. Oso interesgarria izan da oro. Birritan ekarri dut blogera (badu eta bada, han batutako aipu batzuk), baina hirugarrenez ekartzeko modukoa dela iruditzen zait. Bisita gidatuak egin dituzte erakusketan. Eta horiek guztiak bideoz grabatu eta guztion eskura jarri dituzte. Merezi du denboratxoa hartzea eta horiek ikusten joatea apurka-apurka. Maiatzaren 19ra arte Baionan izango da erakusketaren zati bat. Merezi du bueltatxo bat ematea hara.
Badubada erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona:“Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena“Hiztun guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin, gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo hankazgoratzen dugu, azaltzen dugu edo ukatzen dugu, komunikazioa eta komunikazio hori gauzatzeko behar...
Euskara eta museo berbek esaldi berean entzuteak belarrietan kirrinka egin dit betidanik. Baina badubadak aurreiritzi hori guztiz birrindu dit, goitik behera birrindu ere. Erakusketa itzela da, itzel polita. Aspalditxo dauzkat buruan soziolinguistikaren dibulgazio bideak. Eta, horretarako, tresna ikaragarria iruditu zait badubada: freskoa, berria, ezberdina, xamurra, … Gainera, interneten ere egin dezakezue bisita (San Telmoko hiru euroak aurreztu nahi izanez gero).Badubadaren izpiritua ondo laburtzen duen bideotxoa (erakusketarako eginda) uzten dizuet amaiera gisa: