Barreiatzen ...
Sei urte pasa ditu blog honek. 500 artikulutik gora argitaratu ditut. Eta oraindik jarioa ez zait agortu (nork esan behar zidan hori orain dela sei urte!).
Urte berriarekin (ez donk hamairu) berritasun batzuk sartu nahi ditut blogean. Eta lehena aste honetan bertan.
15
lagunei eskatu nien urte hasieran artikulu bat idazteko. 15ek ez zuten
baiezkoa eman, baina gehienek bai. Eta artikulu horiek guztiak barreiatzen atalaren barruan argitaratuko ditut (astean bat gutxienez).
Eta galdera bakarra egin diet hauei (beste dena libre: neurria, doinua eta luzera): zure ustez hurrengo urteetan (epe labur-ertainean) zein bide hartuko beharko luke euskal soziolinguistikaren dibulgazioak?
Emaitza
txukunak etorriko dira, dudarik ez. Ahaztu aurretik, parte hartzaile
guztiei (ezetz esaten ikasi ez duzuenoi eta ezetz esaten ikasi duzuenoi)
bi milioi esker!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: