Behin baino gehiagotan ikusten ditugu honen moduko kasuak. Sarritan esaten dugu akaso jarrera ez dela uste bezain ona. Baina horrela al da beti?Adibidez, birziklatzearen aldeko jarrera izan dezakezu, baina gero hondakinak ez banatzea. Hala ere, ez da gezurra izan behar derrigorrez. Egon daitezke ez birziklatzeko arrazoiak ere. Esate baterako, zure etxetik lau kilometrotara badaude birziklatzeko guneak, esfortzu handiegia izan daiteke. Gune horiek etxera hurbilduz gero, baliteke zu birziklatzen hastea. Zera esan nahi dut: batzuetan portaera aldatzeko ez da aski jarrerak lantzea, ez...
2012an bigarren tobera egin dute debagoiendarrek: lehenengoa Arrasaten eta bigarrena Oñatin. Bagara elkartearen ekimena da tobera. Baina zer demontre da Tobera?Tobera, berez, antzezlan satiriko, ironiko, umoretsua da, kritikoa, baina eraikitzailea. Iparraldean du jatorria. Baina debagoiendarrek bertakotu egin dute.Urtero herri bat epaitzen dute. Euskaraz epaitu ere, jakina. Debagoieneko Tobera, beraz, ikuskizun herrikoia da, herriak egina eta herriarentzako, parte hartzailea eta umoretsua, sortzailea eta sormena bultzatzen duena.Urte askotarako izan dadila!
Hizkuntza bat eskuratzea zure eskura oihal bat eta ehunka, are, milaka kolore edukitzea da. Baina oihala eta koloreak iraganetik datoz: zure eskura dauden oinordetzak dira.Alessandro Duranti (Antropología lingüística)Hizkuntza bat eskuratzeak tradizio baten parte izatea dakar, historia bat konpartitzea eta, beraz, memoria kolektibora sarbidea izatea, istorioez, aipamenez, iritziez, errezetez betetako memoriara, eta gizaki egiten gaituen beste hainbat gauzez betetakora. Alessandro Duranti (Antropología lingüística)
Soziolinguistikatik (edo hizkuntza soziologiatik) hurbil dago hizkuntza antropologia. Gurean ez da oso alor emankorra izan orain arte, nahiz eta egile batzuk hara bideratu dituzten zenbait ikerketa (burura datozkit Jone Miren Hernandez, Paula Kasares edo Galder Unzalu). Alesandro Durantik eskuliburua egin zuen orain dela urte batzuk gai honen gainean. Irakurtzeko neukan aspalditik eta orain dela gutxi heldu diot liburuari. Mardula da liburua, sakona planteamenduetan, baina …Nik soziolinguistika beti irudikatu dut ekintzarako zientzia bezala. Sekula ez dut irudikatu (eta uste dut blog...
Euskararen ginkana bigarren urtez antolatu du Ekoguneak. Lehiaketa bizia da, euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza-ekologia bultzatu, sozializatu eta dibulgatu nahi du Ginkana honek.Sarien artean bada bereziki deigarria egin zaidan bat: 3.000 euroko saria irabazlearen eskualdeko euskalgintzako proiektu bat sustatzeko. Eta sari hori Topagunearekin adostuko da. Saria berritzailea da gero! Beraz, badakizue hartu parte Ginkanan.
Badubada erakusketan izan ginen ia orain dela hilabete. Baina oraindik buruan dirau han ikusitakoak. Eta hango aipu batzuk ekarri ditut gaur hona:“Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria”, Koldo Mitxelena“Hiztun guztiek, hitza baliatzerakoan, erantzukizun jakin batzuk ere hartzen ditugu gizarte-eraikitzaile gisa. Hiztun guztiok gara, hizkuntza baten edo gehiagoren jabe garelako, gizarte-eraikitzaileak. Gure hitzekin, gure isiluneekin, elkarbizitzari eusten diogu edo hankazgoratzen dugu, azaltzen dugu edo ukatzen dugu, komunikazioa eta komunikazio hori gauzatzeko behar...
Soro-soro webgunetik hartuta eta itzulita.Gure arteko azkena naiz, dagoeneko ez daukat norekin berba egin. Atzo bertan, andrea nuen ondoan. Elkarrekin gure txikitako urteak gogoratu genituen.Nire andre maiteak utzi egin nau. Ez dugu seme-alabarik izan, ez gara ausartu. Mundua -gure mundua- gehiegi aldatu baita.Gogoratzen dut aita etxera itzultzen, aztoratuta: Zuri bat ikusi zuen. Orain dela mila ilargi izan zen. Ordutik, gure buru gaineko zerua ez da lehengo bera.Bizi izan gara, gure arbasoek bizi zuten bezala, Lurreko maizterrak bezala. Baina beste batzuk heldu eta esan zuten: “hau...
2012a amaitzear da eta 2013an euskalgintzara bideratutako diruak gutxituko dituzte administrazioek oro har, salbuespenak salbuespen. Eta erdalgintzara bideratutako diruak? Horiek ere jaitsiko dituzte? Desoreka orekatzeko biak ala biak berdin jaitsiko beharko lirateke?Baina … ba al dakigu erdalgintzara zenbat diru bideratzen den ala? Euskalgintzara edo euskara sustatzera edo euskara sustatzeko egiturak mantentzera zenbat bideratzen den gutxi asko dakigu: euskara aurrekontuen txostena (auzolanaren bidez lortzen dena hor agertu beharko luke?)
Ez da oso ohikoa gurean normalizazioari buruz doktore-tesiak egitea. Jasone Aldekoak, ordea, bere tesia ondu du normalizazio gai baten bueltan, hezkuntzari buruz hain zuzen ere.Bere tesiaren izenburua honako hau da: Euskararen normalizazioa hezkuntzan (2000-2010): Ulibarri programa. Euskarri teorikoa, metodologia eta faktore azalgarriak. Patxadaz irakurri beharko da.Tesia dela eta, egin zioten elkarrizketa: Euskararen suspertzea hezkuntzan, bertatik bertara.
Komikigintzan batzuk Napartheid aldizkariarekin etorri ginen euskararen ingurura. Gaur egun Napartheid ez dago, Zapla izeneko fanxin bat dago Eibar aldean eta Zuberoan Astapito izeneko beste bat.Baina euskaraz komikigintzan azken urteotan ekimen interesgarririk izan bada, Xabiroi da hori. Aldizkari txukuna, idazleak eta komikigileak harremanetan, urtero album zoragarriak (iazko Euskadi sarien irabazle Azken garaipena lekuko) eta abar. Aurten ere albuma argitaratu dute: Annubis 3.0. Blog txukuna egin dute komikiarekin ere. ANUBIS 3.0 TrailerHD from Dani Fano on Vimeo.