Hizkuntza antropologia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-12-24 16:42
1

Soziolinguistikatik (edo hizkuntza soziologiatik) hurbil dago hizkuntza antropologia. Gurean ez da oso alor emankorra izan orain arte, nahiz eta egile batzuk hara bideratu dituzten zenbait ikerketa (burura datozkit Jone Miren Hernandez, Paula Kasares edo Galder Unzalu).

Alesandro Durantik eskuliburua egin zuen orain dela urte batzuk gai honen gainean. Irakurtzeko neukan aspalditik eta orain dela gutxi heldu diot liburuari. Mardula da liburua, sakona planteamenduetan, baina …



Nik soziolinguistika beti irudikatu dut ekintzarako zientzia bezala. Sekula ez dut irudikatu (eta uste dut blogean orain arte igarri egiten dela) azterketa zientzia bezala. Aztertu bai jakina, baina errealitatea aldatzeko, ez sekula bertan gozo egoteko.

Eta eskuliburu horretan eraldaketa ez da agertzen. Aztertu bai, baina ematen du aztertze soilagatik. Ez eraldatzeagatik. Oinarri sendoak bai, baina zertarako?

Beste alde batetik, iruditzen zait hizkuntza soziologiatik horren gertu egonda, gutxi, oso gutxi, aipatzen dituela diziplina honen adituak: bibliografian Fishman ez da ageri, ezta Ferguson ere, ezta Quebectarrak ere. Katalan eta euskaldunak jakina ezetz. 

Hala ere, hurrengo asteetan liburuko zenbait pasarte ekarriko ditut blogera, interesgarriak direlakoan.

Erlazionatutako sarrerak:

- Irakurle fidel bati

txerra

txerra 2013-01-16 08:46 #1

Oso interesgarriak Itziar Diez de Ultzurrunen iritziak gai honen inguruan: <a href="http://31eskutik.com/2013/01/16/antropologoen-begiradak/">Antropologoaren begiradak</a>.<br />&nbsp;<br />


Utzi iruzkina: