Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Bertsolaritzaren inguruan hainbat lehiaketa egiten dira han-hemenka. Bat-bateko bertsoen txapelketez gain, bertso-paper lehiaketa ugari egiten dira.Iaz arte, Beasainen ere egiten zen bertso-paper lehiaketa. Baina … lehiaketari buelta bat eman eta bideo bidezko lehiaketa egin zuten. Aurten lehiaketa horren bigarren urtea da. Bertso movie da! dauka izena ekimenak.Ekimen berritzailea da, bideo bidezko sorkuntza, euskara, bertsoa eta parte hartzea uztartzen duena. Eta, gainera, interneten eskegitzen dituzte bideoak. Iazko bideo bat hemen, kasurako:


Gaurkoan barreiatzen egitasmoan gonbidatua Marije Manterola dugu, Emuneko teknikaria. On egin deizuela!Compostelako Donejakue: Katedralaren Ate Santua, erromesen atea. Argazkilaria: Dores AlegreNola zabaldu soziolinguistikaren ikasgaiakEuskararen biziberritzea ofizio eta afizio dugunok, euskararen erabilera(eza)ren inguruko proposamen anitz izaten ditugu eskuartean -ikerketa, ondorio, interbentzio, ebidentzia eta abar-. Soziolinguistika Klusterrak modan jarri duen hitz berriren bat, Udaltop-ek mahaigaineratu duen egitasmo interesgarriren bat edota erabilera neurtuko duen aplikazioa, adieraz...


Barreiatzen proiektu honen bosgarrena Iñaki Eizmendi da. Iñaki ebeteko arduraduna da, eta esperientzia luzea du euskalgintzan. Soziolinguistika: gustura aritu gaitezen euskararen erabilera sustatzerakoanInteres handiz jasotzen ditut ikerketen emaitzak eta datuen irakurketak. Aurreko asteetan argitaratutako Arrue ikerketaren emaitzak eta orain dela hiru urteko erabileran eragiten duten faktoreei buruzko emaitzak benetan erabilgarriak direla uste dut. Bi kasu horietan haurren eta gazteen euskararen erabilera ikertu da.Hori bai, arlo horretan ari diren eragileei ez die lanerako tresna prakti...


Arrue

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-02-20 08:03

Arrue ikerketa aurkeztu dute jendaurrean. Lehenik, prentsan. Eta gero Klusterreko jardunaldietan. Interesgarria da ere Onintza Iruretak egindako irakurketa eta Pablo Suberbiolari egindako elkarrizketa. Eta oso ikusgarriak Berriak egindako infografiak. Jardunaldien ostean esan direnak ere interesgarriak dira: Onintza Iruretak berak esandakoak, Pello Zubiriarenak, Pablo Suberbiolarenak (berriro ere) eta abar.Ez dut astirik izan ikerketa sakon aztertzeko, baina orain arte genekiena berresten du datuekin. Aspaldi genekiena berresten du. Egin dezagun ahalegina etorkizuneko hiztun egokiak sort...


Barreiatzen egitasmoko laugarren gonbidatua Olatz Olaso dugu. Emuneko I+G+Bko arduraduna da Olatz.Olatzek testua idatzi beharrean bideoz helarazi dizkigu bere hausnarketak soziolinguistikaren dibulgazioari buruz. 


Barreiatzen proiektuko hirugarren gonbidatua Allartean blogaria dugu. Soziolinguistikaz, antropologiaz, parte hartzeaz eta abarrez blog oso interesgarria egiten du.Gauza sorgina da bertsolaritza. Zerbait esan beharra, gai baten inguruan, baina hainbat mugaren barruan: metrika, doinua, errima. Amets Arzallusek zioen pertsona “normalentzat” traba era eragozpena diren horiek guztiak bertsolariarentzat abantailak direla, are gehiago, bertsolari bati egin ahal zaion minik handiena dela errimatu eta neurtu gabeko bertso bat eskatzea.Txerrak gaia besterik ez dit eman (dibulgazio soziolinguis...


Euskal Idazleen Elkarteak aspalditxotik antolatzen du idazleak ikastetxeetan izeneko programa, aspalditxotik (gogoan dut ni gaztetxoa nintzela gurera Gotzon Garate eta Xabier Monasterio etorri zirela, beste batzuk ere etorriko ziren baina horiek biak ditut akorduan).Idazleak ikastetxeetara eramaten dituzte, ikasleekin eta irakasleekin hitz egitera, liburuaren gaineko iritzia eman eta jasotzeko. Irakurle kluben aurrekari nonbait.


Barreiatzen egitasmoko bigarren gonbidatua Lander Solozabal dugu: Lander Solozabal Egizuko kidea, getxoztarra.Galderari erantzuten hasi aurretik ohar txiki bat: ni ez naiz inondik inora aditua soziolinguistika kontuetan; izatekotan, apur bat aritua, eta zalea, eguneroko lanek eta kezkek behartuta, neurri handi batean. Oso modu sinplistan esanda, eta soziolinguistikaren ezagutza zabaltzeaz ari garela (dibulgazioa), bi maila ikusten ditut hemen ere: goi maila edo akademikoa (edo makroa, nahiago baduzue), eta etxean / auzoan / herrian ibiltzeko moduko maila edo maila domestikoa (edo mikr...


Aurrekoan Argiakoek egindako bideo sorkuntza ederra ekarri nuen blogera. Oraingoan udan Eider eta biok Francesc Bailoni egindako elkarrizketa osoa sareratu dut. Mila esker guztioi!Groenlandieraren egoeran sakontzeko, pare bat artikulu:- Hizkuntza eta nortasuna Groenlandian- Groenlandiako hizkuntzak eta irakaskuntzaEta beste bideo bat:


Barreiatzen egitasmoko lehen gonbidatua Gemma Sanginés psikologo bilbotarra da (aspalditxo valentziartua). Jaioko dira berriak!Soziolinguistikak hizkuntza eta jendarteari buruzko hainbat gai lantzen ditu: hizkuntza transmisioa, pertsonen arteko erabilerak, komunikabideen papera, eta abar.Interes berezia du hizkuntza transmisioak. Izan ere, hizkuntza batekin etorkizunean zer gerta daitekeen jakiteko oinarrizko zutabeetako bat familia da.Euskararen kasuan, hizkuntzaren transmisioak berebiziko garrantzia du. Eragile politiko eta tekniko askok horrela aitortu egin dute sarritan, gakotza...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter