Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Euskararen garabideei buruz orain dela 25 urte plazara irten zen liburu ezinbesteko bat: Un futuro para nuestro pasado. Liburu horrek soka handia ekarri zuen bere garaian eta, gaur egun ere, euskal soziolinguistikan aipatuena izango da. 25 urte beranduago, Hiztunpolisa liburua erditu du Jon Sarasuak. Nire ustez, beste mugarri handi bat ipini beharko lukeen liburua, Txepetxen liburua bezala, aizue. Liburu mamitsua da, probokatiboa, ezberdina, gurean zentratua. Kontzeptu berri askotxo dakar, diskurtso berri baterako mamia, geroari begirako proposamen ausart eta sakonak. Ideia organikoak, ...


Frankismo betean gure gurasoen belaunaldiak erabaki zuen eraikiko zituzten eskoletan euskarak ardatz hegemoniko eta nagusia izan behar zuela. Euskararen mikro-eremu hegemoniko horren alde egin zuten ikastolen sorrera bultzatuz. Usaindu zuten euskalduntasuna erdian jarrita bakarrik sor ditzakeela eskolak euskaldun oso xamarrak.


Motibazioa sustatzeko baliabideak blogerako Rosa Ramosek artikulua eskatu (mila esker) eta hauxe idatzi dut: Gazteak motibatu behar ditugu (dituzue), antza. Euskara gehiago egin dezaten, jakina. Erraza da esaten, egiten ez dakit nik. Izan ere, lehenik eta behin, ados jarri beharko ginateke motibazio hori zertan datzan. Baina artikulu honen luzera zeharo gainditzen du kontu horrek. Motibatzeaz ari ginen. Nik ez daukat erantzuna, bestela ez nuke hemen botako hain arin. Azkar joango nintzateke patentatu eta aberastera. Baina pista batzuk baditut, han-hemen entzun eta egindakoetatik abia...


Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen. “Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko. Euskararen historia sozialari buruz, Euskaltzaindia ari zen datu-basea sortzen antza. Bost urteren ondoren, ...


Azatzak 79: Kukuka

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-24 08:42

Lasarte-Oriako euskaldunek behin baino gehiagotan jarri dituzte azatzak euskal kulturgintzaren soloan. Baita gaurkoan ere.   Kukuka antzerki (eta dantza) eskolak 700 ikasle inguru ditu gaur egun. Euskara hutsezko antzerki eskolarik handiena izan daiteke. Antzerki eta dantzarako grina euskararekin eta bestelako balio eta emozioekin lotzen dituzte. Haur, gazte eta helduentzako.   Poza eta alaitasuna transmitituz. Haurrak eta helduak batuz. Eta euskaraz. Aupa Kukuka!


Jende askorengan, euskara estandar motel xamar batek nekez betetzen du funtzio motibatzailea. Euskalkietan nor-ago sentitzen dira gazteak, kolore apur bat behar dute. Debagoieneko hizkerek, maila batzuetan, beren funtzioa izango dutela dirudi oñatiar, arrasatear edo atxabaltarren autoirudian, hizketaren funtzio estetikoan eta estilistikoan. Norbanakoaren jenio linguistikoa aldarrikatu behar da orain arte baino gehiago.


Euskara Jendea

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-20 09:07

Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan, biziki interesgarria beti.   Euskararen historia sozialaren materialetan beste mugarri bat jarr...


Urte berria hasi zaigu, eta betiko lepotik burua. Abendutik hona ere hamaika artikulu interesgarri sortu dira soziolinguistikaren soloan. Hona neure bildumatxoa: - Iñaki Martinez de Luna dugu lehen lana bilduma honetan. Erresonantzia kaxak eskatzen ditu: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-07/004/001/euskara_txioz_txio.htm   - Imanol Minerrek ere plazari buruz berba egin zuen Argian: http://www.argia.com/argia-astekaria/2395/plazara-zertara   - Mikel Irizarrek BECeko bertso finalari buruzko hausnarketa ikusgarria egin zuen: http://blogak.goiena.net/piperrautsa/2...


Hizkuntza ez da pare bat mila hitzekin nolabait bueltaka ibiltzeko, identitate baten izenean.   Hizkuntza bizitzeko, gozatzeko eta espresatzeko da, bizitzako funtzio guztiak kalitatez betetzeko, bere dibertsifikazio osoan. Horretarako gaitasun handia aski dentsitatez lortu ezean, askorengan denbora kontua da likidoaren galera.


Community fostering

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-13 11:30

Carballon eman behar nuen hitzaldi bat dela eta, berriro deskubritu nuen terminoa: community fostering. Mikel Zalbidek asmatutako kontzeptua da, nahiz eta Joshua Fishmanen irakaspenetatik abiatu.   Orain arte, hiru plangintza mota bereizten zituen soziolinguistikak: corpus plangintza eta estatus plangintzak izan ziren hasieran. Gero, eskuratze plangintza ere proposatu zuen Cooper-ek: hizkuntza bat ikasi eta irakasteko plangintza. Eta, azkenik, community fostering.   Berez, estatus plangintzaren zati dira azken bi berrikuntzak, estatus plangintza adiera zabalean ulertuta ...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter