Iñaki Eizmendiren hitzaldi batean izan nintzen Urretxindorra ikastolan. Hitzaldi horretan hartu nituen apunteak ordenatu eta soziolinguistika domestikoaren beste aletxo bat jarri. Eskerrik asko Iñaki! Gurasoek argi izan behar dute zer nahi duten: umeek euskara ondo jakitea? ala umeek euskara asko, askorekin eta leku askotan erabiltzea? Oso ezberdina baita bata zein bestea, kontrakoa iruditu arren. Umeak euskara ondo ikas dezan eskola nahiko izan daiteke (edo ez!). Baina umeak euskara erabiltzeko, beharrezkoa da eskolaz kanpoko lana. Izan ere, ume batek esna ord...
Apirilaren amaieran hasi eta ekaina amaieran amaitu. Bi hilabete hauetan, aurrekoan bezala, KZjaian ere hartu dut parte. Oraingo honetan lau artikulu idatzi ditut, ohi baino luzeagoak eta ohi baino sakonagoak (edo behintzat horixe izan da asmoa). Laburpena egiteko ordua heldu da (zientzia.net-ekoek egindakoak kopiatu ditut, oso egokiak iruditzen zaizkidalako): - “Auto-gorrotoa”. Txerra Rodriguez euskara teknikariak auto-gorroto kontzeptuaren atzean zer dagoen azaldu zigun Garaigoikoa blogean. Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menderatzailearekin identifikatzeari, eta, ondo...
Azpitituluak ala bikoizketa? Eztabaida latza dago haren inguruan. Edo ez. Baina horren gainean egiten da berba behinik behin, sutsu. Baina gaurkoan ez dut muturra horretan sartu nahi. EiTBk ematen duen zerbitzu bat aipatu nahiko nuke: zinema euskaraz izenekoa. Bikoiztutako eta euskaraz filmatutako hainbat film daude webgune horretan. Ezin dira deskargatu, baina on line ikusteko aukera izan bada. Zinema euskaraz ikusteko aukera aparta. Hala ere, EiTBk katalogoan euskarazko film gehiago izan behar ditu, ezta? Egindako ikusgai jartzearen aldekoa naiz ni.
Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan. Bikoteak erabaki behar du lehen umea jaio aurretik txikiaren garapen linguistikoa nolakoa izango den. Noiz, non, nork, norekin zer hizkuntza erabiliko den. Erabaki hori hartzeko, oso baliotsua izan ohi da egoera berdinean dauden familiekin batu eta eurek ondo edo txarto egindakoetatik ikasi. Era berean, hartutako erabakia aitite eta amamari ere jakinarazi behar zaie. Nahiz eta eurak ados egon ez, erabakia gurasoena dela argi eduki. Bi hizkuntzekin ...
Soziolinguistika domestikoaren esparrura lerratu nintzenetik, behin baino gehiagotan galdetu didate hauxe: zer egiten dut nire alabak (edo semeak) erdaraz erantzuten badit? Erantzun magikoa nahi dute guztiek (Unbeko ama birjina bezala, ez da esistitzen). Hala ere, honen moduko erantzun batzuk praktikatu daitezke (umearen adinak eragina izan dezake batean zein bestean): 1. Gogorarazi euskaraz egiteko. 2. Umeak esaten duena errepikatu, baina kasu honetan erdaraz barik, euskaraz. 3. Umearen erantzuna baztertu euskaraz egin arte. Baina, kontuz, sekula ez inposizio modura, j...
Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude. Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du bereziki. Ondare eta hizkeren transmisiorako proiektu ederra. Bizkai aldean ere horrelako batzuk egiten ari di...
1. Lehen aldia zelakoa izan zen? a. Ez naiz gogoratzen. b. Arraro samar sentitu nintzen. c. Oraindik ez naiz ausartu. 2. Euskara animalia izango balitz... a. Betizua. b. Boa. c. Ornitorrinkoa. 3. Zuretzat diglosia da ... a. Buru gaixotasun bat. b. Heste meharrean dagoen zerbait. c. Ez dakit zer ote den. 4. Larrutan ari zara T...
Allartean bezala, Ainhoa Ezeizaren bidez heldu nintzen desempoderamiento kontzeptura. Empowerment kontzeptua (boteretzea gurean antza) oraindik ondo irentsi barik izan eta zer eta desempowerment kontzeptua sortu! Murtxikatu dezagun apur bat boteregabetze kontzeptua (edo horrelako zerbait: ahaluztea bezala ere irakurri dut). Azkenean, labur zurrean eta zehatz hauxe esan gura du: boterea bazter batean utzi eraikuntza kolektibo bati lekua uzteko. Hau da, boteredunek boterea besteen esku uztearen prozesuari deitzen zaio desempowerment antza. Hala ere, interneten bila arituz gero, botere...
XXI. mendean fanzineak interneten egin behar zirela ematen zuen (blog bat fanzine baino ez da, ezta?). Baina, kia, XXI. mendean oraindik bada lekua artisau gisara egindako paperezko fanzineentzako. Eta poztekoa da. Euskaraz ez dago askorik: Izu giroa bezalako aitzindaria datorkit burura, baina seguru underground munduan besterik egongo dela (fanzineek xarma dute zentzu horretan, zeure ondoko herrian banatu ahal da eta zu konturatu ez). Eta iaztik beste bat: Pop pilulak. Lehenengo alea osorik interneten badago. Bigarren alea paperean argitara eman da orain dela gutxi. Pop kult...
Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen). Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak. Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte: adibidez, En galego por que non liburu gomendagarria on line eskuratzeko modua dago, galiziera...