Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Pasa den asteartean berbaldia eman genuen Imanol Galfarsorok eta biok, Bilbon, Euskaltzaindian. Berbaldiaren izenburua hauxe izan zen: Euskalduntasun urbanoaren bila. Info7 irratian elkarrizketa egin ziguten, baita Uriolan eta Garan ere. Berbaldi osoa ere ikus daiteke hemen: nirea eta Imanol Galfarsororena.                                 Euskararen egoerari buruz hitz egitean sortzen den "tentsioa" eta "talka" alde batera utzi, eta helburu komunetatik abiatuta, "a...


98 azatz jarri ditut gaur arte. Eta ez dut errepikatu ekimenik. Ba, ia amaieran bat errepikatuko dut: badok.info.   Berriak orain dela gutxi berritu du goitik behera webgunea. Eta edukiz hornitu. Datu-basea izateaz gain (350 biografia, 2000 taldetik gorako aipamena), musika plataforma ere bihurtu da, musika aldizkaria izateaz gain (kritikak, blogak, argazkiak, elkarrizketak, …).   Lan txukuna eta ezinbestekoa (egunez egun elikatzen jarraitzen ari direna). Musikagintzak berreskuratu behar du orain dela urte batzuk zuten funtzioa, euskararen biziberritzeari dagokionez.  ...


Ideien tronba

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-06 08:27

Gaur esperimentu batekin nator. Datorren asteartean hitzaldia eman behar dut Bilbon. Hitzaldia prestatzeko neure buruarekin egin nuen ideia zaparrada bat, ideien ekaitza, ideien tronba. Hemen agertzen diren gauza asko ez dut erabiliko, baina tira, hor doaz hasiera baten bururatu zitzaizkidanak:   Ametsak doitu …. hizkuntza asko biziko dira Bilbon, gaur eta hemen Bilbo euskaldun eleanitza amestea hamarkada batzuk barru ameskeria da, utopia da. Berariazko eta bide batezko euskalgintza Hizkuntza politika ausarta ala hizkuntza komunitate indartsua? Eskubideak, bai, baina ga...


Herri ola

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-03 08:12

Ez dakit zenbat aldiz aipatu ditut nik hemen arnasguneak. Behin baino gehiagotan. Eta gero eta konbentzituago nago arnasguneen etorkizuna herri horien bizitasunean datzala. Herri biziak badira, arnasgune izango dira. Bestela, ez. Zerain aipatzen da herri bizi baten adibide. Aulesti ere entzun dut nik. Eta horretan ari nintzela hara non egiten dudan topo Herri ola proiektuarekin (eskerrak beste behin gurean den komunikabide onenari, Argiari hain zuzen ere). Otxandioko bizitza kalitatea helburu baina euskaratik eta komunitategintzatik abiatua. Arnasgune diren beste herrientzako eredu, nire us...


Twitter bidez eskatu nuen euskararen 12 berri onak egiteko aholkuak eta handik batzuk etorri zaizkit. Beste batzuk, ordea, nire uztakoak dira. Goazen euskararen 12 berri on ikustera, Euskal Herrian, 2014ko urrian:   Android euskaraz: telefonoen sistema eragile nagusia euskaratu da. Beste behin boluntarioek egindako lanari esker. Beraz, ez da aitzakiarik telefonoak euskaraz berba ez egiteko, ezta? @urtzai bidez Gamerauntsia: bideojokoen komunitate euskalduna sortzen ari dira hauek. Oso ekimen interesgarria bezain garrantzitsua (xumea izan arren) @urtzai bidez Xabiroi aldizkaria: k...


Azatzak 97: Astra

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-27 08:46

Eraikinak hori baino ez dira, eraikinak. Eraikinak ez dira garrantzitsu ezpada barruan gertatzen denagatik. Pertsonok ematen diegu bizitza (edo ez) eraikinei. Halaxe da.   Gernikan Astra proiektua orain dela urte batzuetatik martxan dago. Eraikin handia da, metro asko duena, baina batez ere itzelezko bizitasunarekin. Proiektu parte hartzailea, sortzailea, dinamikoa, autoantolatua, feminista, antimilitarista, … eta abar. Eta kasu honetan ez dira ekimen bati jartzen zaizkion izenlagunak, benetakoa da. Eta euskalduna, jakina. Bide batezko euskalgintza bete-betean. Esate baterako, ...


Aurreiritziak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-23 08:08

Behin baino gehiagotan ekarri ditut blog honetara aurreiritziak. Esate baterako, erruleta izeneko artikulu sorta honetan. Baina inoiz ekarri barik nuen definizio zehatza. Eta iberolingua.com-en aurkitu dut eta hona dakart itzulpena:   Aurreiritzia aldez aurreko joera kategorikoa da. Horren bidez, pertsona bat onartu edo batzertzen da bere ezaugarri sozial erreal edo imaginarioengatik. Pertsonok berezkoa dugu aurreiritzia. Honako hauek dira aurreiritziek dituzten osagai komunak.   Aurreiritzia jarrera bezala. Aurreiritzia jarrera bat da, hau da, estimulu baten aurrean erantzuteko d...


Galizierari buruzko hainbat daturekin esnatu ginen pasa den astean. Datu ezkorrak oro har. Izan ere, galizieraren erabilerak atzera egin du azken hamar urteotan, nabarmen. Zortzi herritan baino ez du aurrera egin galizieraren erabilerak. Eta, oraindik, ikusgarria da landa eta hiri eremuen artean dagoen aldea.   Albisteak ez dira onak. Atzera egiten ari den hiztun komunitate baten egoera iraultzea ez da lan erraza, inondik ere. Baina nik, adibidez, positibo begiratzea nahiago dut, negatibo begiratzea baino. Errealitatea zein den ahaztu barik.   Eta, beste behin ere, prazako lagune...


Gune hegemonikoak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-15 16:59

Behin baino gehiagotan entzun da euskararako gune hegemonikoak sortu behar ditugula (beste berba batzuekin ere deitu dira: arnasgune funtzionalak, gune autozentratuak, …). Eta zer demontre dira?   Hegemonia definitzen hasi beharko genuke. Baina ez naiz horretan katramilatuko. Zuzenean joko dut adibideetara. Horrela ekarrita, zein gune hegemoniko egon daitezke adibidez Bilbon? Horrela eta lar zehatz izan barik, Kafe Antzokia, zenbait taberna (Kalderapeko edo Iñakiren taberna, esate baterako), zenbait denda (Gili-gili, Elkar edo Labeko okindegia, esate baterako), euskalteg...


Azatzak 96: Ttalaka

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-13 16:34

Ttlaka da aisialdian (bereziki helduona) euskaraz bizitzeko baliabideak eman gura dituen elkartea. Eta, horretarako, besteak beste ttalaka.org interneteko eskaparatea jarri dute martxan. Euskarazko kulturaren agenda dute, 10 blogari kulturari buruz, ttalakariak izeneko elkarrizketa sorta, erreportajeak eta abar. Webgune txukun eta erakargarri batean.   Ea erresonantzia kaxa indartsu bilakatzen den! Aupa ttalakariak!


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter