Ostera ere arnasguneak. Ostera ere herri txikiak. Sinistuta nago arnasguneen etorkizuna herri koskorragoetan jokatzen dela, Zarautz, Tolosa, Bergara, Ondarroa edo Azpeitia bezalakoetan. Baina ez gaude ezerri uko egiteko moduan. Horregatik, gustora handiz jarraitzen ari naiz ETB egiten ari den programa: Herri txiki infernu handi. Herri txiki euskaldunen gorazarre, euskaraz (zelan bestela?), modernotasuna aldarrikatzen, harrotasuna eta irribarrea batuz. Txikia maite dugu. Orain arte: - Goizueta - Errezil - Ea - Aramaio
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoari buruzko saileko hirugarren artikulua. Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i) Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii) Gizartearen dimentsio mikrosoziala: Gizartearen dimentsio mikrosozialean egoerak ditugu. Hizkuntzaren erabilera ahalbidetzeko hiru baldintza bete behar dute egoera hauek: solaskideen ageriko gaitasuna, harremanen trinkotasuna eta hizkuntza-hautua egiteko ahalmena. Banaka landuko ditugu hiru hauek: Solaskideen ageriko gaitasuna: Solaskideen arteko ezagutza linguistikoa errazteko neurriak sarri...
Nik ez dakit hitanoz berbetan. Nire lankide gizonezko gehienek badakite eta erabiltzen dute (nirekin ere askotan). Baina nik ezin diet jarraitu ... Bat aldizkariaren 91. aldizkarian Josu Ozaitak artikulu interesgarria idatzi du Tolosaldean hitanoak gazteen artean duen egoeraz. Landa-lan interesgarria egin du (niretzat interesgarriena gazteek eurek esandakoa izan da). Eta bi aipu ekarri eta komentatu nahiko nituzke: "Hikak erlazio asko dauke baserri giroakin, horreatik zu hikaz hasten zeanen … ba gu haste gea ta 80 urteko behiak paseatzen ibiltzean atton bat bezala, eta ez da...
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoa egiten jarraitzen dut. Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i) Ebaluazio soziolinguistikoa egiteko, Iñaki Martinez de Lunak eredu teoriko bati jarraitzen dio. Horretarako hiru maila bereizten ditu: maila makrosoziala, maila mikrosoziala eta norbanakoaren maila. Gizartearen dimentsio makrosoziala: Estatus juridikoa: Kasu honetan daude seguruenik alderik handienak administrazio eta enpresetako planen artean. Izan ere, administrazioak behartuta daude elebitasuna errespetatzeko eta enpresak ez. Beraz, enpresek b...
Soziolinguistika domestikoaren ildoan, beste ekarpen bat, euskeraikasi blogetik ateratakoa, euskaldun zahar eta euskaldun berri terminoekin bat ez etorri arren. Euskararen unibertsoa zabala bezain heterogenoa da. Bateratze, normalizazio eta estandarizazioa orain dela urte gutxi batzuk hasi zen (1960 hamarkada inguruan). Hori dela eta, 1960 urtetik edo ondoren jaiotakoak (50 urte baino gutxiagokoak) euskara batuan aritzeko, edo ulertzeko behinik behin, gaitasuna dute -alfabetatuak daudenak, hain zuzen-. Hortaz, hiztun horientzat ohar batzuk helarazi nahi diet euskaldunberri ba...
Oso gutxitan landu ditut blogean neure eguneroko lanari buruzkoak. Bestelako gai batzuei eman diet lehentasuna. Eta hala izaten jarraituko du. Baina lantzean behin salbuespenen bat egin behar da, ezta? Iñaki Martinez de Lunak udaltop-en administrazioen plangintzei buruzko balorazio soziolinguistikoa egin zuen. Balorazio horretatik abiatuta, enpresetako euskara planei buruzko balorazioa egin nahi dut nik ere. Goazen ba! Iñaki hasten da esaten hiru plangintza mota daudela: plangintza funtzionala, hizkuntza-jabekuntzaren plangintza eta plangintza formala. Funtzional...
Ekarpen teorikoei dagokienez, bidea egiten ari da transmisiotik sozializaziorako aldaketa. Paula Kasaresek aspalditxotik darama soziolinguista euskaldunen tropela bide horretatik eta ematen du zirimiri moduan blaitzen ari direla bazterrak. Pello Jauregik ere eman du zeresana 2014an. Euskal soziolinguistikaren azken urteotako troinurik handienari (erabilerari, hain zuzen ere) tira egiteko proposamenak dakartza Pellok, eta ondo etorriak izan dira gurean. Ea praktikara eramaten ditugun denon artean. Ekarpen praktikoei dagokienez, beste urte batez oparoa izan da euskalgintzaren lana. Ha...
Bilboko Zinebin ikusi genuen Hala Bedi irratiari buruzko dokumentala. Ostean, Durangoko azokan liburua (eta dokumentala) erosi eta di-da irentsi dut. Inbidiaz irentsi ere. Hala Bedi irratiaren inguruan ez nekien gehiegi dokumentala ikusi aurretik. Erreferente dira, baina nik ez nekien oso ziur zergatik. Orain bai, orain badakit. Izan ere, nire ustez (eta irakurritakotik dakit) Hala Bediren historia irrati libre eta erradikala eraikitzea izan da, pentsaera berdina ez zuen jendearen artean eraikia. Hau da, komunitate baten abaroan hazitako irratia da. Eta gutxika-gutxika...
Derion ikusi genuen antzezlana. Barreak egin genituen eta barreen bidez bidea ireki genion pentsatzeari eta ditugun praktikak kolokan jartzeari. Erdaldun berrien kluba ordubeteko monologoa da. Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska eskoriatzar bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean. Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, Erdald...
Lau urte luze joan dira Garaigoikoa blogean azatzak batzen hasi nintzenetik. Lau urte luze eta 100 (+1) azatz. Euskal kulturgintzaren soloa oparoa dela ezin uka, eta beste 100 azatz batzeko modua edukiko nuke. Baina proiektu batzuk inoiz ere utzi behar dira bazterrean eta honi momentua heldu zaio. Euskal kulturgintzaren soloa ongarritu behar da eta leku aproposean jarritako hazi horiek fruitua eman dezaten zaindu eta babestu. Euskaraz bizi gura dugunon gasolina sinbolikoa ei da kulturgintza. Ez dakit hala den, baina alaiago bizitzeko aukera ematen digutela ziur naiz. Jarrai dezagun k...