Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Originala Argia aldizkarian argitaratu egin zen. Helmuga: Lutxi borda, Donazaharre (Nafarroa Beherea). Bidaiariak: Nafarroa Behereko eskualde guztietako 36 euskaldun (kontzientziatu). Bidaiaren helburua: egunerokoan gure hizkuntzarekin erosoago eta gaituago ibiltzea, beste hitz batean esanda, ahaldunduago aritzea. Gidariak: Emuneko aholkulari diren Larraitz Madinabeitia eta Ainhoa Lasa. Bidaiaren izena: Telp tailerrak.   Egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko eta euskaraz ari direnean erosoago sentitzeko bideak landu zituzten Lutxi bordan elkartu ziren baxenabartarrek. Azken Korr...


Zergatik? Zergatik?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-10 08:47

Galdera batzuk nahi ditut airera bota, erantzunik ez dutelako (edo baldin badute erantzungo ez didalako inork) … Zergatik nagusitan euskaraz bizitzeko hautua hartu duen gurean jende askok? Zergatik egin dio uko erdaren inertziaren indarrari pertsona horrek? Zer bizipen, ideia, sentimendu, gustu eta abar dauden erabaki/hautu horien atzean? Edo beste berba batzuekin esanda: zergatik hiztun asko atera da bere erosotasun esparrutik? Zerk bultzatuta? Zeren bila? Zer aurkitu du?


Paula Kasaresen doktore tesitik ateratako aipuen laugarren eta azken artikulua: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskal hiztunen tipologia mailakatzea oso zail gertatzen den continuum batean agertzen da eta, subjektu batzuk, beren burua euskal edo erdal hiztuntzat aitortzeko ez ezik euskaldun berri edo zahartzat sailkatzeko ere ezbaian egoten dira.   Orobat, euskararen gizarte ahultasunak euskal hiztunen gaitasunari eragiten dio eta anitzi euskarari eustea zail gertatzen zaie. Iruñean euskara atxikitzeko hiztunen nahikatasun...


Paula Kasaresen doktore tesiko aipuen hirugarren artikulua. Lehenengo biak hemen: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Hizkuntzaz jabetzeko eta hiztun bilakatzeko prozesua ezin da ingurune soziolinguistikotik bereizi. Hizkuntzan ongi moldatzea euskaraz bizi izateko aldez aurreko baldintzatzat baino gehiago euskaraz bizi izatearen ondoriotako agertzen da. Behin gurasoaren eta umearen arteko harremana hizkuntza batean ezarriz gero, harremanak haurrarendako hizkuntza horretan du benetakotasuna eta mintzaira aldatzearen aurka ager daiteke. Haurrek hizkuntzaren gizart...


Ekolingua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-05-28 09:03

Soziolinguistika Klusterrak azken aldion gauza dezente eman ditu argitara: Aldahitz (hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzkoa), Eralan 3 (lan munduan euskararen erabileraren inguruko ikerketa), Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014 (lan munduan eredugarri diren kasuei buruzko argitalpena), Dikoma (hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza komunitatearen sistema ahalmentzeko helburuarekin) eta Ekolingua solas-jolasa.   Argitalpen guztiak zeharo interesgarriak dira, artikulu bat baino gehiago merezi dutenak guztiak. Baina gaur bati baino ez diot begiratu nahi: Ekolinguari...


Paula Kasaresen doktore tesitik mila aipu atera daitezke. Jarraian aipuen bigarren txanda. Euskaldun hazi Nafarroan (1) Ez hizkuntza gaitasuna ez eta erabilera ere ez da balio absolutuko irizpidea, maiz mailakatzen zaila gertatzen den gertaera baizik. Hiztunek euskararekin izandako historia ez da beti lineala. Hutsuneak daude eta hutsarte horiek norbanakoen ibilbideetan agertzen dira, baita belaunaldien segidan, familien eta erkidegoen historian ere. Euskara ikastetik euskaraz mintzatzen hastera doan prozesuan adinkideen pizgarria eta laguntza nabarmentzen dute. Hau da, euskararekin eratz...


Xabier Erizek hizkuntza plangintzan managementeko irakaspenak txertatzeko aldarria egin du Euskaltzaindiak argitaratutako artikulu batean. Mila ideia eta iruzkin egin dakioke artikuluari. Baina nik hark esandako esaldi bat baino ez dut ekarriko hona: “Nor dago euskara sustatzeko helburuen eta ekimenen erdigunean: herritarrak eta haien behar eta nahi linguistikoak, ala erakunde sustatzaileak eta haien interpretazioak eta nahiak?” Eta zer pentsatua eman dit ….


Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda:   Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira.   Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira. Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta mintzairen gizarte egoerari lotuak baizik.   Euskalduna/erdalduna dikotomia zurrunak ere eraginkorta...


Euskara zikina(goa)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-05-13 10:36

Goizalde Landabasok orain dela gutxi, esaten zuen euskara zikinagoa behar dugula. Aspaldi Irati Jimenezek ere gauza bera desio zuen. Eta bat nator. Baina ez ni bakarrik, PAM musika taldekoek musikara ekarri zuten Iratiren aldarria:


Ez dut umorea egingo, umoreari buruz egingo dut berba (gauza aspergarriagorik!). Kontua da Nabarralde elkartekoek Umorearen gerra izeneko monografikoa argitaratu berri dutela. Zeharo mamitsua da, baina ez da hona ekartzeko momentua. Hori irakurtzeak akordura ekarri didan gogoeta baizik.   Trufa, iseka eta burla antza teraupetikoak dira (edo ez). Eta, horregatik, gurean egiten den umore “soziolinguistikoa” azaletik aztertu gura izan dut. Baldin badago.   Euskara ikasleekin umorea egin da gurean (Kutsidazu bidea Ixabel, Ez dok hiru taldeko antzezlanak, …). Zuzenta...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter