Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Parte hartzeari buruzko masterra egiten ari naiz. Gauza interesgarriak izan ditugu (aldeak alde, normala den moduan). Egunetako batean Tomas R. Villasante irakaslea izan genuen klasean. Metodologia parte-hartzaileen ikuspegi berriei buruz egin zuen berba, lau orduko klase magistralean.   Eta hark esandako esaldi bat apuntatu nuen koadernoan: “Subjektuen arteko harremanak aldatuz gero, subjektuak eurak aldatu egiten dira”.  Orduan, hizkuntza ohituren alorrera egin zuen jauzi nire buruak.   Eta honela formulatu nuen berak esandakoa: “Beraz, hizkuntza ohiturak...


Originala Hitzen Uberan webgunean ("Sutondoko kontuak" izeneko liburuko pasarte bat). Hizkuntza ez da Balentziagaren museoko perlaz eginiko soineko bat, baizik eta egunero erabiltzen dugun kamiseta erosoa. Asisko Urmenetaren berbak dira hauek. Egunero erabilerarekin zikintzen dugun kamiseta erosoa, gehituko nuke nik. Egunero berria den kamiseta erosoa. Sechu Sendek, ordea, berba aeroponikoei buruz ohartarazten gaitu. Berba horiek dira lurrari atxikita ez daudenak, uzta aeroponikoak legez. Lurrari lotuta ez daudenak. Komunitateari lotuta ez daudenak, gehituko nuke nik. Hizkuntza da komunitat...


Katalizatzaileak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-18 09:57

Bizitzan badira momentuak hizkuntza bat erabiltzen hasteko. Gurea moduko kasuetan, gainera, batetik bestera aldatu den jende asko dago. Eta horiek guztiek jendartean nagusi den korronte baten kontra igeri egiten hastea erabaki egin dute.   Erabaki horrek arrazoi sendoak behar ditu (edo ez), erabaki horrek determinazio sendoa behar du (edo ez). Baina, zer izan da hori eragin duen katalizatzailea? Zeintzuk dira gehien errepikatzen diren katalizatzaileak? Zelan eragin katalizatzaile horiek jende gehiagorenagana iris daitezen? Galdera horien erantzunetan asmatzen badugu, gure biziberritze...


Beñat Sarasolak berriki egindako elkarrizketa batean, esaten zuen “euskal kultura fase kontserbadore nabarmenean dagoela”. Azken Jakin aldizkarian (Jakin 209) Josu Larrinagak euskal musikari buruz honako hau esaten du: “Euskal musikak borrokari oso loturik segituko du, (...) talde handi askok (...) kanta bikainak egingo dituzte presoen inguruan, hildakoen omenez, borroka segitu beharrari buruzkoak. Euren emaitzak onak izan dira, eta zintzoak, baina euren atzetik beste “txanpinioi” uzta erraldia agertu da, taldeak eta taldeak beti tematika estu eta itxi...


Operatiboa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-11 10:19

Berriki ikasi dut politika publikoek hiru dimentsio dutela: sinbolikoa, substantiboa eta operatiboa. Ikus dezagun adibide batekin hobeto. Udalerri batek onartzen badu euskararen ordenantza bat, dimentsio sinbolikoari dagokion lana egiten ari da. Ordenantza horrek, esate baterako, Aholku Batzorde bat aurreikusten badu eta sortzen bada, dimentsio substantiboan arituko ginateke. Azkenik, operatiboak Aholku Batzorde horren eskumenak, funtzionamendua, dinamika eta abar aztertzen ditu. Beraz, itauna hauxe izan beharko litzateke: zelakoa da politika publikoen operatibitatea euskarari dagokionez? (...


Hitzen Uberan webgunekoek elkarrizketa egin didate "Sutondoko kontuak" liburuari buruz. Autoedizioaren bidetik plazaratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak lan berria. Txatalez osatutako lana da, han-hemen bildutako “kontuez” osatua, soziolinguistikak eta haren dibulgazioak lotuak datoz guztiak. Egileak berak azaldu dizkigu lanaren nondik-norakoak. (Irudia osorik barruan).       Autoedizioaren bidea aukeratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak argitaratzeko. Aurretik Sechu Senderen Made in Galiza liburuaren itzultzaile gisa...


Rocka eta euskara

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-09 09:32

Moskuko urrea liburua irakurtzen ari naiz. Irun aldean 1983-1993 urteen artean protagonista izan ziren askori elkarrizketa egiten die Juanma Sarasola egileak. Horien artean Karlos Osinaga “Txap”. Eta berak esan zituenak azpimarratu egin nituen irakurtzerakoan. Ea ba: “Batzuk ez ginen euskaldunak, eta euskaldunberri bihurtu ginen, eta horretara iristeko erabat inportantea izan zen musikak emandako bultzada eta musikak irakatsitakoa. Ez dut uste kasu bakarra izango denik, eta niretzat hori beti izan da herriak eta euskarak rockari eskertu behar dioten gauza bat. Rocka kasu ...


Nire lehen liburua da Sutondoko kontuak. Hauxe da liburuaren kontraportadarako idatzitako testua. Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasu...


Aipu batzuk

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-02 10:02

Eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak:   Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Bernat Joan i Mari Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Pello Jauregi “Hiztun natiboa” eta “ama hizkuntza” dira, beraz, errealitate soziolinguistikoaren irudi estatikoa indartzen duten kontzeptuak. Bernadette O`Rourk...


Palatan

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-29 08:19

Zutzako, bihotzez, aita. Txikitan hondartzara askotan joaten nintzen gurasoekin. Aitari ez zaio gehiegi gustatzen, baina niri bai eta askotan joaten ginen. Aita eta biok uretara sartzen ginen (ama ez dut sekula ikusi itsasoan) eta, horren ostean, palatan aritzen ginen biok ala biok. Baina … nik ez nuen ulertzen jolasaren funtsa. Nik palatan aita irabazi gura nuen (xakean edo beste edozein gauzatan bezala) eta ez nuen ulertzen hondartzan palatan aritzeko elkarlana behar-beharrezkoa dela. Biok jarri behar dugu gugandik apur bat, bestela ez dago modurik palekin hondartzan gozatzeko. Be...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter