Palatan
Zutzako, bihotzez, aita.
Txikitan hondartzara askotan joaten nintzen gurasoekin. Aitari ez zaio gehiegi gustatzen, baina niri bai eta askotan joaten ginen. Aita eta biok uretara sartzen ginen (ama ez dut sekula ikusi itsasoan) eta, horren ostean, palatan aritzen ginen biok ala biok.
Baina … nik ez nuen ulertzen jolasaren funtsa. Nik palatan aita irabazi gura nuen (xakean edo beste edozein gauzatan bezala) eta ez nuen ulertzen hondartzan palatan aritzeko elkarlana behar-beharrezkoa dela. Biok jarri behar dugu gugandik apur bat, bestela ez dago modurik palekin hondartzan gozatzeko.
Beranduago ikasi nuen jolasaren funtsa, denborapasaren funtsa, elkarlana ardatz. Gure hizkuntza biziberritzeko ere elkarlana funtsezkoa dugu (Iñaki Arrutik esan zuen elkarlana normalizazioa dela). Ditugun ezberdintasunak momentu batez ahaztu, eta batzen gaituenari oratu. Izan ere, elkarlanean aritzea erantzukizuna artikulatzea da, hau da, gure komunitatearen geroa komunitate horren partaide garenon eskuetan dago. Beraz, elkar ulertzera kondenaturik gaude. Palatan eraginkor aritzera behartuta gaude.
Iruzkinak
Eneko 2015-11-15 23:46 #1
<p>Azken hausnarketak Deabruak Teilatuan taldeko abesti bat gogoratu dit, zeinak dioen "itsukeriak ez du inora eramaten, elkar asmatzera kondenaturik gaude".</p>
<p> </p>
<p>http://artxiboa.badok.eus/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=3477</p>
<p>http://www.shazam.com/track/129206786/itsu-eta-gor</p>
Utzi iruzkina: