Hitzen Uberan webgunean elkarrizketa sakon eta mamitsua egin didate "Sutondoko kontuak" liburua dela eta. Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak liburua plazaratu du autoedizioaren bidetik. Aurretik Garagoikoa blogeko testuak eta Sechu Senderen Made in Galiza(Txalaparta, 2012) eta Sorgin ehiztaria (Armiarma.eus, 2015) lanen itzulpenak ezagutu dizkiogu, besteak beste. Duela gutxi liburuaren aurrerapena eta lagina eskaini genizkizuen, oraingoan berriz sakoneko elkarrizketa: soziolinguistikaz, hizkuntza eta gozamenaren arteko iraganaz, ora...


Sutondoko kontuak liburuko beste kontu bat. Brasilen ihes egiten zituzten esklabo beltzek oihanera jo ohi zuten. Oihanean bizirauteko elkartu egiten ziren ihes egindako beste esklabo batzuekin eta komunitateak sortu. Horiek dira, hain zuzen ere, izenburuko quilomboak. Komunitateak. Komunitate autoeratuak. Ubuntu ere jatorri afrikarreko berba da, quilombo bezala. Esangura bat baino gehiago ei ditu. Baina hedatuena, antza, “ni naiz gu garelako” da. Honi lotuta pasadizoa kontatzen da. Antropologo (?) batek ume batzuei jokoa proposatu zien: zuhaitz baten ondoan fruituez betetako sas...


Originala Hitzen Uberan webgunean ("Sutondoko kontuak" izeneko liburuko pasarte bat). Hizkuntza ez da Balentziagaren museoko perlaz eginiko soineko bat, baizik eta egunero erabiltzen dugun kamiseta erosoa. Asisko Urmenetaren berbak dira hauek. Egunero erabilerarekin zikintzen dugun kamiseta erosoa, gehituko nuke nik. Egunero berria den kamiseta erosoa. Sechu Sendek, ordea, berba aeroponikoei buruz ohartarazten gaitu. Berba horiek dira lurrari atxikita ez daudenak, uzta aeroponikoak legez. Lurrari lotuta ez daudenak. Komunitateari lotuta ez daudenak, gehituko nuke nik. Hizkuntza da komunitat...


Hitzen Uberan webgunekoek elkarrizketa egin didate "Sutondoko kontuak" liburuari buruz. Autoedizioaren bidetik plazaratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak lan berria. Txatalez osatutako lana da, han-hemen bildutako “kontuez” osatua, soziolinguistikak eta haren dibulgazioak lotuak datoz guztiak. Egileak berak azaldu dizkigu lanaren nondik-norakoak. (Irudia osorik barruan).       Autoedizioaren bidea aukeratu du Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak argitaratzeko. Aurretik Sechu Senderen Made in Galiza liburuaren itzultzaile gisa...


Nire lehen liburua da Sutondoko kontuak. Hauxe da liburuaren kontraportadarako idatzitako testua. Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasu...


Palatan

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-29 08:19

Zutzako, bihotzez, aita. Txikitan hondartzara askotan joaten nintzen gurasoekin. Aitari ez zaio gehiegi gustatzen, baina niri bai eta askotan joaten ginen. Aita eta biok uretara sartzen ginen (ama ez dut sekula ikusi itsasoan) eta, horren ostean, palatan aritzen ginen biok ala biok. Baina … nik ez nuen ulertzen jolasaren funtsa. Nik palatan aita irabazi gura nuen (xakean edo beste edozein gauzatan bezala) eta ez nuen ulertzen hondartzan palatan aritzeko elkarlana behar-beharrezkoa dela. Biok jarri behar dugu gugandik apur bat, bestela ez dago modurik palekin hondartzan gozatzeko. Be...


Azken iruzkinak