Euskal kultura kontserbadorea ote?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-16 09:26

Beñat Sarasolak berriki egindako elkarrizketa batean, esaten zuen “euskal kultura fase kontserbadore nabarmenean dagoela”.

Azken Jakin aldizkarian (Jakin 209) Josu Larrinagak euskal musikari buruz honako hau esaten du:


“Euskal musikak borrokari oso loturik segituko du, (...) talde handi askok (...) kanta bikainak egingo dituzte presoen inguruan, hildakoen omenez, borroka segitu beharrari buruzkoak. Euren emaitzak onak izan dira, eta zintzoak, baina euren atzetik beste “txanpinioi” uzta erraldia agertu da, taldeak eta taldeak beti tematika estu eta itxi bati lotuak, sonoritate zehatz batean finkaturik (...), eszenan egoteko eta jarduteko erritual errepikakor eta lehorrean harrapaturik (...).


(...)Eta, horrela, badirudi jarrera borroka antzu horrek musikaren kreatibitatea agortu, idortu, ito egin duela”.

 

Eta galdera da: euskal kultura kontserbadorea ote da?


Utzi iruzkina: