Katalizatzaileak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-11-18 09:57
1

Bizitzan badira momentuak hizkuntza bat erabiltzen hasteko. Gurea moduko kasuetan, gainera, batetik bestera aldatu den jende asko dago. Eta horiek guztiek jendartean nagusi den korronte baten kontra igeri egiten hastea erabaki egin dute.

Erabaki horrek arrazoi sendoak behar ditu (edo ez), erabaki horrek determinazio sendoa behar du (edo ez). Baina, zer izan da hori eragin duen katalizatzailea? Zeintzuk dira gehien errepikatzen diren katalizatzaileak? Zelan eragin katalizatzaile horiek jende gehiagorenagana iris daitezen?

Galdera horien erantzunetan asmatzen badugu, gure biziberritzearen etorkizuna marra finez idazten jarraitu dezakegu. Bestela, ez.

Aitor

Aitor 2015-11-18 12:42 #1

Kaixo, Txerra:

Zoriondu egin nahi zaitut eta eskerrak eman zure blog honengatik. Mezu ugari, labur eta iradokitzaileak denak. Lastima eguneroko lanaren zurrunbiloak tarte txikia uzten digula geldialdi bat egin eta gogoetarako astia ateratzeko.

Gaurko mezu hau irakurrita ateratzen zaidan lehenengo ideia da Aldahitz programa.

Bestem kontu pertsonalago eta arruntetara pasatuta, maitasuna ere aipatuko nuke katalizatzaile potente modura: maitasuna hizkuntzarekiko eta maitasuna hizkuntza hori darabilen pertsonarekiko.

Utzi iruzkina: