Jakin.eus-en lehendabiziko aldiz argitaratua. Bilboko Uribarri auzoan orain dela gutxi ibili dira hango taberna, denda, gune eta abarrak mapa batera ekartzen, mapatzen, alegia. Guk ere aspalditik erabiltzen ditugu betaurreko soziolinguistikoak geografiari begiratzeko. Aspalditik ikusten ditugu mapak hizkuntza gaitasun edota erabilera adierazten duten koloreekin. Aspalditik. Orain dela gutxi, Nafarroako mapa soziolinguistikoa aurkeztu dute. Uemak ere udalerri euskaldunen gaineko azterketa sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kaleratu du. Eta han eta hemen ziur naiz bestelako datu makrokuant...
Bernat Joan i Mari: Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Pello Jauregi: Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Maisha MC: Berritzaileak izan behar gara, etengabe mutatu behar dugu euskararen alde borrokatzen dugunok. 2015. urtean euskarak zera behar du: musika elektronikoa, rapa, bideoklipak, diseinua, kaleko artea, marketina, k...
Galdera egin nuen blogean aurrekoan #Kzjaia3-ren barruan eta hainbat erantzun jaso nituen. Eta handik gutxira Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak egindako testua irakurri nuen Hik Hasi aldizkarian. Eskatu egin diot eta blogera ekarri dut. Eskerrik asko Iñaki! Ikastetxeetan ama-hizkuntza edo etxeko hizkuntza kontuan hartu behar al da taldekatzeak egiterako garaian? Etxeko hizkuntza euskara dutenak elkarrekin jartzea komeni da edo geletan banatzea hobea da? IKASTETXEAREN IKUSPEGIA. BAI. BAINA. Ez naiz didaktikan aditua eta badakit eredu ezberdinak daudela gai honen ingu...
Orain dela urte batzuetatik, telpatze sistematikoa darabilt ezagutzen ez ditudan dendetan. Hori dela eta, Bilboko Alde Zaharreko 10 janari denda euskaldun ekarri nahi ditut hona. Egunon.info webgunean beste hainbeste daude. Eta orain Garitano herrikidearen jarrera goraipatu behar denez, ba horixe, joan zuok ere euskaraz lasai arraio hauengana (oholtzatik jaitsi barik): 1. Urdaitegi: Askao kalean dago denda. Urdaitegi txikia da, baina gutiziaz bete-betea (gazta, urdaiazpikoa eta abar). Errotulu guztiak euskaraz gutxienez badaude, dendarien artean euskaraz ari dira. Benetako oasia Bilb...
Gaur egun euskaldunon hizkuntza ibilbideak gero eta bihurriagoak dira, gero eta korapilatsuagoak. Etenak eta lotzeak agertzen dira bizitzan, berriro hartzeak eta berriro uzteak. Gero eta gehiago. Euskaldun eta erdaldun kategoria zurrunek gero eta gutxiago balio digutelakoan nago. Euskararen gaitasunak continuum bat dira eta bizitza osoan zehar aldatu, moldatu eta eraldatu daitezke. Beraz, hizkuntza ibilbide hauek modu bisual batean irudikatzeko zailtasunak daude, kolpe bakar batean irudikatzeko zailtasunak daude. Baina … Paula Kasaresek lortu du. Argazki bitan erakutsi nahi iz...
Euskal soziolinguistikan orain arte ikuspegi soziologikoa izan da nagusi, ikuspegi psikologikoa ere landu da (burura datorkit Joxpi Irastortzaren doktore tesia, adibidez). Eta, azken aldion, ikuspegi antropologikoa ere lantzen hasi da gurean (hizkuntza antropologiaren alorretik). Baina gauza bitxi bat gertatzen ari da (edo sumatzen ari naiz). Ikuspegi soziologikoan gaur eta hemen gizonezkoak dira nagusi: Txillardegi eta Txepetx, baina baita Xabier Erize, Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide, … Ikuspegi antropologikoan, ordea, emakumezkoak: Jone Miren Hernandez (esate baterak...
Estandarizatutako edozein hizkuntza (hizkera?) asmatua da berez. Beste kontu bat da erabileraren poderioz “naturalizatu” den ala ez. Baina, berez, “laborategiko” hizkerak izan dira noizbait estandar guztiak. Gurean ere hala da. Euskara batua asmatu eta oraindik eraikitzen ari gara hala nola. Mugak muga eta zailtasunak zailtasun, batua ia inork ez du zalantzan jartzen. Bizkai aldean ahozko hizkeretatik batuara aldea dago (baina ez amildegia batzuek sinetsarazi nahi diguten bezala). Hori dela eta, batzuek “dakigunetik ez dakigunera” leloa bere...
Arnasgune funtzionalak inoiz aipatu ditut blogean, baita bide batezko euskalgintza ere. Inoiz inork adibideak eskatu dizkit. Ez da konstruktu teorikoa eta, beraz, adibideak badira. Eta gaur bat hona dakart: Lainomendi. Orain dela 25 urte jaio zen Derion Lainomendi dantza taldea. Hasieran euskara elkarte izateko bokazioarekin, baina ez zuen helburua lortu. Hala ere, agian garrantzitsuagoak diren zereginak bete ditu. Izan ere, dantzak euskaraz irakasteaz gain (orain dela 25 urte Derion!), era horizontalean (adinkideen artean) euskara praktikatzeko gune bilakatu da. Eta hazi horr...
Zer ikastera joaten dira 18 urteko gazterik euskaltzaleenak? Ba, ez dago jakiterik, baina ez dut uste Euskal filologia ikastera doazela esatea erantzun egokitik urrun dagoen, ez dut uste asko erratuko naizenik. Hor daukagula harrobia, hain zuzen ere. Eta zer ikasten dute han? Beharrezkoak diren kontuak jakina, literatura klasikoa, hiztegiak, gramatika kontuak eta abar. Soziolinguistika arloan esango genukeen modura, corpus plangintzari lotutakoak. Baina … nire zalantza hau da: ikasle horiek hizkuntzaren (hiztunon!) etorkizunarekin kezkatuta eman zuten izena? Eta baiezkoa bada...
Aurreko bietan bezala, hirugarren Kazetaritza Zientifikoaren jaian hartu dut parte. Eskerrak eman nahi dizkiot Koldo Garciari (@koldotxu) hain prestu eta hain gogotsu ibiltzeagatik anfitroiarena egiten. Animoak txo! Honako artikulu hauekin egin dut dantza jaian (laburpenak Koldotxurenak): 1. Chloroflexi, askotarikoak eta beraien artean ezberdinak diren bakterioak "Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i)" ekarpenarentzat. Txerra Rodriguezek (@garaigoikoa) enpresetako euskara planei buruz ari zaigu. Plangintza mota ezberdinak azaltzen dizkigu eta euskara enpresa munduan nola...