Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aurreko igandean elkarrizketatu ninduten Berria egunkarian, Korrikaren harira. Hona hemen elkarrizketa: 19. Korrika. Txerra Rodriguez. Soziolinguista «Euskalduna izatea hautu bat da; gune urbanoetan, gehiago» Euskara tradizioaren eta iraganaren zenbait konturekin lotzea ez du egoki ikusten Rodriguezek; euskalgintzan «beste bide batzuk» lantzearen aldekoa da, «inori ezer eskatu barik» pausoak emanda. Gotzon Hermosilla Hizkuntza soziologia du ogibide Txerra Rodriguezek (Bilbo, 1978), urteak eman baititu euskara teknikari Emun enpresan, baina zal...


Aiputegia (ii)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-25 08:51

Lorea Agirre: Gaur egun euskaldun izatea ez da berezkotasunez ematen, eraikuntza kontziente bat da, aukera kontziente bat, besteak beste eten zulo eta errebueltaz jositako ginkana baten antza duelako euskaraz bizitzeak.   Lionel Joly: Euskararen erabileraren giltza arrazoian baino, emozioen eta sentipenetan legoke. Maite Quintanilla: Euskararen erabileran pausoak emateko bi bide ditugula uste dut (elkarren alboan egin daitezkeenak). Bata, gazte ororen kontzientziak euskararen alde aktibatzea eta bestea, poliki-poliki erreferente eta bizipenen bitartez euskara hegemoniko bilakatzea gun...


Ama hizkuntza

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-23 08:48

Otsailean izaten da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna. Niri betidanik belarrian min egin dit honako termino honek. Ander Bolibarrek, ordea, dokumentu bat helarazi zidan twitter bidez egunean bertan. Amets Arzallusena da, azken Korrikan (18an) irakurritakoa: Ama hizkuntza.   Hala ere, ez nau asetzen, ez nau betetzen. Eta, gainera, Paula Kasaresek bere doktore tesian honakoak esaten ditu ama-hizkuntzari buruz:   “Hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremana sortzez ezarririk ez badago, hiztunak mintzairarekin duen lotura egunerokoan eratzen eta berreratzen ahal badu eta bere ...


Originala jakin.eus-en. Hizkuntza hiztunok egunero aldatu, sortu, katramilatu, traskildu, manipulatu, limurtu, zimurtu, eraldatu, murtxikatu, zukutu, marruskatu, estutu, zabaldu eta biziarazi egiten dugu. Hizkuntza metafora saldo bat baino ez da, mendetatik datozenak batzuk eta gaur egun sortutakoak beste batzuk. Hiztunok mendez mende erabili, modan jarri, deserabili, asmatu, batu eta artefakturik ederrena eta miresgarriena sortzen ari gara: hizkuntza. Lagun hizkuntzalari batek behin esan zidan moduan, hizkuntzalaritza zientzia puruz mozorrotu arren, soziala da edo ez da. Hiztunon bu...


Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Ondorioak laburtu ditut nik. Lehen ondorioak hemen.   6. Gelaz kanpoko jardueretan ere hizkuntza eta generoa lotuta doaz.   Eragiteko garaian bi helburu izan ahal ditugu: euskaldunenak izan daitezkeen aisialdi-jardueren feminizazioari aurre egin eta mutilak erakartzeko estrategiak lantzea edo kirola bezalako eremuak euskalduntzeko estrategiak indartzea.   7. Lan-munduan emakumeek bete ohi dituzten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa da.   Euskara eta ...


Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza.   Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea e...


Originala jakin.eus-en. Ildo horretan, hiztuna jarri behar dugu orain arte baino erdigunerago. Begirada berri batekin jantzi behar dugu hiztuna, gugandik hasita. Imanol Minerren berbetan, «hiztuna osatu, askatu, autodeterminatu, ahaldundu, jabetu eta boteretu behar dugu». Eta, horretarako, berak emakume, lesbiana eta gay mugimendukoei kasu egiteko gomendioa ematen digu. Haiengandik ikasi dugu pribatua politikoa dela. Beste berba batzuetan esanda, pribatuan egiten ditugun hizkuntza hautuak politikoak direla. Kontsumo bidezkoak, ezezagunen aurrean, seme-alabekin, bikotekide...


Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Artikulu mamitsua da, oso. Hori dela eta, hauek proposatu dituzten etorkizunari begirakoak laburtu eta hona ekarri ditut.   1. Euskalduntze-prozesuetan emakumeen presentzia handiagoa da baina horrek ez du inpakturik ezagutza-datuetan.   Aztertu beharko genituzke zergatik ez duen inpakturik. Zein da gakoa? Ikastaroen planteamendua? Emakumeek eurek jarritako ezagutza-helburuetan? Ezagutzaren datua aitortua denez, autobalorazioan dago gakoa?   2. Hizkuntza transmisioa amari l...


Kontsumo arduratsua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-05 09:14

Orain dela bi-hiru urtetik, kontsumo ohitura batzuk aldatu ditugu etxean: Iberdrola utzi eta Goienerrera pasa, garagardo industrialetik artisauetara salto, etxeko mermeladak erosi, asteroko barazki otzara, Ekhi txanpona erabiltzen hasi, ordenagailua Ubuntura pasa, zaborrak zorrotzago banatu, egunero ogi ekologikoa erosi, Argiara harpidetu, garraio publikoa eta bizikleta gehiago hartu, Valentziatik zuzenean ekarritako laranjak, Errigorako olioa eta otzarak, gastu militarrei zerga eragozpena eta ahazten zaidan besteren bat edo beste.     Ekonomia soziala, 0 kilometro, tokian tokiko...


Joshua Fishman hil egin da, noiz eta utopien nazioarteko egunean, otsailaren 29an. Hiltzeko ere doterezia erakutsi behar da nonbait.   Soziolinguistikaren aita zen Fishman, hizkuntza gutxituen bultzatzaile eta zorroztasunean maisu eta mailu. Eta gurean ere eragin handikoa. Mikel Zalbide izan da gurean Fishmanen obraren dibulgatzaile (eta egokitzaile) handiena. Berak euskarara eta gurera ekarri zituen Fishmanen ekarpen nagusiak. Arreta berezia merezi dute haren bi artikulu hauek:   - Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?   - Joshua Fishmanen RSL edo HINBE &nb...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter