Kontsumo arduratsua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-05 09:14

Orain dela bi-hiru urtetik, kontsumo ohitura batzuk aldatu ditugu etxean: Iberdrola utzi eta Goienerrera pasa, garagardo industrialetik artisauetara salto, etxeko mermeladak erosi, asteroko barazki otzara, Ekhi txanpona erabiltzen hasi, ordenagailua Ubuntura pasa, zaborrak zorrotzago banatu, egunero ogi ekologikoa erosi, Argiara harpidetu, garraio publikoa eta bizikleta gehiago hartu, Valentziatik zuzenean ekarritako laranjak, Errigorako olioa eta otzarak, gastu militarrei zerga eragozpena eta ahazten zaidan besteren bat edo beste.

 

 

Ekonomia soziala, 0 kilometro, tokian tokikoa eta garaian garaikoa, kooperatibak, kontsumo askatzailea, autogestioa, kontsumo arduratsua, … Kontzeptu hauek behin eta berriz erabiltzen dira, behin eta berriz blaitzen dute gure diskurtsoa.

Baina … hizkuntza aldagaia ez da kontuan hartzen? Euskaratik euskarara egin beharko litzateke kontsumo arduratsua? Honetan ere euskalahaldundu beharko ginateke?


Utzi iruzkina: