Kategoria: ahaldundu
Ahalduntzea (edo boteretzea edo jabetzea) zer den askotan galdetu izan diot neure buruari. Erantzun argirik ez diot aurkitu galderari, baina Sermos aldizkari galiziarrean Beatriz Suárez-ek egindako definizioa aurkitu dut eta gustatu zait. (itzuli barik doa pasartea, galizieraz): facultarse, autorizarse, habilitarse os suxeitos e os colectivos inferiorizados; habilitármonos, é dicir, capacitármonos, sentírmonos e sermos capaces; ter a facultade e o poder de facer cousas e de vivir con autoridade, é dicir, sendo valoradas e recoñecidas c...
Orain dela bi-hiru urtetik, kontsumo ohitura batzuk aldatu ditugu etxean: Iberdrola utzi eta Goienerrera pasa, garagardo industrialetik artisauetara salto, etxeko mermeladak erosi, asteroko barazki otzara, Ekhi txanpona erabiltzen hasi, ordenagailua Ubuntura pasa, zaborrak zorrotzago banatu, egunero ogi ekologikoa erosi, Argiara harpidetu, garraio publikoa eta bizikleta gehiago hartu, Valentziatik zuzenean ekarritako laranjak, Errigorako olioa eta otzarak, gastu militarrei zerga eragozpena eta ahazten zaidan besteren bat edo beste. Ekonomia soziala, 0 kilometro, tokian tokiko...
Aurreko batean empowerment kontzeptuari buruz aritu nintzen eta terminoen nahas-mahasa demasekoa zen: ahalmendu (ahaldundu), jabetu eta boteretu agertzen ziren. Allartean-ek ere ahalmendu eta boteretu aipatu zituen. Baina … gauzak zer diren: Maider Zilbetik eta Eva Gonzalezek guk baino arinago hiru kontzeptuak landu zituzten ezinbestekoa den artikulu batean: Emakumeen boteretzea: saiakerak eta zailtasunak.Hona egile bi hauek egiten dituzten definizioak:Ahalduntzea banakoaren mailan aurrera eramaten den trebakuntza izango litzateke. Baina bestetik, ez dakar, halabeharrez, maila kolekti...
Imanol Minerri aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa (euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau.Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia digeritu, arrazionalizatu, jabetzea litzateke. Eta esperientzia hori aldatzeko autoantolatu: hiztun...