Empowerment: troinuak desegiten

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-06 08:18
5

Aurreko batean empowerment kontzeptuari buruz aritu nintzen eta terminoen nahas-mahasa demasekoa zen: ahalmendu (ahaldundu), jabetu eta boteretu agertzen ziren. Allartean-ek ere ahalmendu eta boteretu aipatu zituen. Baina … gauzak zer diren: Maider Zilbetik eta Eva Gonzalezek guk baino arinago hiru kontzeptuak landu zituzten ezinbestekoa den artikulu batean: Emakumeen boteretzea: saiakerak eta zailtasunak.

Hona egile bi hauek egiten dituzten definizioak:

Ahalduntzea banakoaren mailan aurrera eramaten den trebakuntza izango litzateke. Baina bestetik, ez dakar, halabeharrez, maila kolektiboan edo komunitate mailan aritzeko tresnarik edo trebakuntzarik.

Jabekuntzak banakoaren mailan aurrera eramaten den kontzientziazioarekin bat egiten du. Ez dira komunitateak jabetzen, baizik eta banaka aurrera eramaten den barne-eraldaketa da jabekuntza. Bestetik, ez da argi geratzen banakoarengan aurrera eramaten den eraldaketa honek ekintza kolektiborako espaziorik uzten duen ala ez.

Boteretzeari dagokionez, banakoaren mailan eta maila kolektiboan aurrera eramaten den barne-eraldaketarako eta kanpo-aldaketarako proiekzioa dauka. Emakumeen boteretzeak adierazten du emakumeek jendarte honetan bizi duten menderakuntza-egoeratik ateratzeko asmoa eta potentziala. Hiru kontzeptuetatik zabalena izanik, botere-egiturak eraldatzeko ideia argien adierazten duena da.

Euskalgintza alorrean empowerment aipatzen dugunean, hauetako zeini egiten diogu erreferentzia?

naroa

naroa 2012-06-07 14:20 #1

Artikuluan klikatzean ez dela existizen adieraten dit Uztarok...

txerra

txerra 2012-06-07 16:04 #2

Eskerrik asko Naroa, lotura berritu dut.

naroa

naroa 2012-06-07 16:55 #3

Orain bai, eskerrik asko!

Ainhoa Ezeiza

Ainhoa Ezeiza 2014-06-23 04:17 #4

Eskerrik asko hiru kontzeptu hauek hona ekartzeagatik. Bereizketarekin ez nator oso bat baina zer pentsatua eman dit hirurak batera ikusteak.

"Empowerment" kontzeptuaren "tranpa" nire iritziz da boterearen logikan sartzen gaituela, hau da, aldarrikatzen da botere hori norbaitek utzi eta beste norbaitek hartzea, banaka edo kolektiboki. Nire ustez, botere logikan sartzeak ez du eraldaketarik ekartzen, soilik aldaketa. "Desempoderamiento" kontzeptuarekin adierazi nahi da logika horietatik irten egin behar dugula eguneroko bizitzan bestelako harremanak eraikiz.

"Ahalduntzea" eta "boteretzea" bereizteko, aipatu dituzun autoreek diote lehena banakoarena dela eta bigarrenak biak dituela barnean. Baina "ahal izatea" eguneroko bizitzari lotutako kontzeptu naturalagoa da, eta "botere" hitza erabiltzean egitura politikoak ekartzen dizkigu gogora. Berez, emakumeon askapenean "empowerment" erabili izan denean, botere politikoari edo instituzionalari gehiago egokitu zaio. Ni, emakume gisa, hobeto sentitzen naiz "ahal izatearekin" eta "ahal izate" hori banakotasunean eta kolektiboki interpretatuta, ze ez dut "boterea" eskuratzeko inolako grinarik, kontzeptu hori oso maskulinoa egiten zait.

"Jabekuntzaz", berriz, eztabaidatan ibili gara. Kontzeptu honek askorako ematen du, zer da "jabetzea"? Zerbaitez ohartzea, konturatzea? Zerbaiten jabe egitea? Zerbait barneratzea ("adquisición", hizkuntzekin esaten den bezala)? Ohartze hutsak autoestimu baxua eragin dezake, jabetzak botere logiketara garamatza berriz ("neure" egitea)... Kontzientziatze beharra gehiago izaten da behar politikoa behar kolektiboa baino... Baina jabetzea "adquirir"-ren adieran oso interesgarria da "ikasi/irakatsi" logika apurtzeko...

Hitzak ez dira hutsalak eta polita da hitz baten hautaketak eragiten duen hausnarketa... hitz perfekturik ez da eta beharrik ere ez ;-)

txerra

txerra 2014-06-23 10:44 #5

Hitzak ez dira hutsalak ez, inondik ere ez. Eta niri hitzen inguruko eztabaidak baino, gehiago interesatzen zait hitzen atzean dauden kontzeptuen gaineko eztabaidak. Izan ere, nire ustez empowerment berba asko erabili da berba komodin moduan, mila gauza sar daitezke haren barruan (eta bakoitzak modu batean edo bestean interpretatzen du).

Botere berba egia da niri ere oso maskulinoa egiten zaidala. Baina, hala ere, eguneroko jarduera sinpleen atzean botere-mekanismoak ezkutatzen dira. Botere-mekanismo "boteretsuak". Eta nik botere partekatuaren aldekoa dut iritzia, botere-ezara eramango duen boterera. Botere kolektibo auto-arautua (konplikatua atera zait kontzeptua).

Azken finean, berbak berba, horien atzean zer ezkutatzen den, horiekin zer esan gura dugun izan beharko litzateke lehen ariketa.

Utzi iruzkina: