Desempowerment

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-07-07 08:25

Esan nuen ba aurrekoan: empowerment murtxikatu barik eta zer eta desempowerment sortu! Eta, jakina, digeritzeko zailtasunak izan ditut. Kontzeptua ez nuen behar bezala azaldu. Ea ba oraingoan.   Botere-gabetze moduan ekarri nuen euskarara eta terminoa okerra da. Ez da gabetzea, uztea baizik. Botere-uztea izango litzateke itzulpen egokiagoa. Botere-uztea erabiliko dut ba! Termino okerra erabiltzeaz gain, kontzeptua bera ez nuen ondo azaldu (edo ez nuen behar bezala ulertu).   Desempowerment hauxe da: pertsona edo pertsona talde batek bere boterea bazterrean uzten du erabili ordez, ...


Aurreko batean empowerment kontzeptuari buruz aritu nintzen eta terminoen nahas-mahasa demasekoa zen: ahalmendu (ahaldundu), jabetu eta boteretu agertzen ziren. Allartean-ek ere ahalmendu eta boteretu aipatu zituen. Baina … gauzak zer diren: Maider Zilbetik eta Eva Gonzalezek guk baino arinago hiru kontzeptuak landu zituzten ezinbestekoa den artikulu batean: Emakumeen boteretzea: saiakerak eta zailtasunak.Hona egile bi hauek egiten dituzten definizioak:Ahalduntzea banakoaren mailan aurrera eramaten den trebakuntza izango litzateke. Baina bestetik, ez dakar, halabeharrez, maila kolekti...


Imanol Minerri aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa (euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau.Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia digeritu, arrazionalizatu, jabetzea litzateke. Eta esperientzia hori aldatzeko autoantolatu: hiztun...


Azken iruzkinak