Empowerment edo boteretzea
Imanol Minerri
aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko
mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa
(euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute
asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau.
Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia digeritu, arrazionalizatu, jabetzea litzateke. Eta esperientzia hori aldatzeko autoantolatu: hiztuna askatu, autodeterminatu,
hiztuna ahaldundu / jabetu. Gay, lesbiana eta emakumeen mugimenduek
euren buruak antolatu dituzte. Jasandako jazarpenaz jabetu dira eta
antolatu dira. Bakoitzaren autoafirmaziotik abiatuta. Begirada hiztunarengan jarri behar dugu, hiztun autozentratuak sortu, euren gaitasunetan sinistuko dutenak. Euskaraz bizitzeaz harro daudenak.

Eta horretarako, Imanolen berbak erabilita, armatu behar gara, baina ez teknologia militarrekin, inteligentzia emozionala, internet eta gisako beste teknologiekin baizik.

Iruzkinak
Asier 2012-01-19 13:33 #1
Beste zenbaitek boteretzea erabili izan du empowerment-en itzulpen bezala. Nire ustez oso ulerkorra da.

Bi adibide:
1)
http://www.uztaro.com/uztaro_artikulua/62/Emakumeen-boteretzea:-saiakerak-eta-zailtasunak_1067.html

2)
http://sustatu.com/1307436136

txerra 2012-01-19 14:06 #2
Boteretzea bai da adierazgarriagoa. Gustatu zait. Aldatu diot izenburua eta edukia artikuluari. Mila esker.

Utzi iruzkina: