Imanol Minerri aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa (euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau.Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia digeritu, arrazionalizatu, jabetzea litzateke. Eta esperientzia hori aldatzeko autoantolatu: hiztun...


Azken iruzkinak