Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

100 azatz jarri eta beste horrenbeste jartzeko modua izan dut urte hauetan guztietan. Egia da oreka bilatzen saiatu naizela, baina horrek ez du esan gura zirriborroetan hainbat azatz geratu ez denik. Geratu da mordo bat. Horregatik, 101. azatza (azkena!). Abangoardiak gurean euskaraz egiten du. Diziplina gehienetan. Antzerkian, adibidez, zer dago abangoardiagorik Ander Lipus, Dejabu edo Le Petit Theatre du Pain baino? Eta literaturan Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte edo Xabier Montoia baino? Eta musikan Mursego, Berri Txarrak edo Oreka Tx baino? Eta komikigintzan Asisko, Zaldi Eroa e...


100 azatza eta azkenak berezia izan behar zuen. Eta hala da. Gurean elkarte eredugarririk bada kulturgintzan, hori Bertsozale Elkartea da. Auto-antolaketa, independentzia, nazio eta herri/auzo mailak ondo uztartuta, transmisioa eta transgresioa, indibidualtasuna eta kolektiboa, ekimen txiki eta handiak, lagun giroa eta lehiaketa, zaleak eta profesionalak.   Eta, gainera, euskararen etorkizunerako estrategikoa. Eta ez diot nik, “Bertsolaritzaren garrantzia” izeneko dokumentuak baizik:   Biziberritze prozesuan den hizkuntza batentzat bere baitan halako errealitate ba...


Azken aldion Bilbotik bizikletaz mugitzen hasi naiz. Gehienetan bidegorritik, tarteka espaloitik (badakit ez dela praktika ona) eta oso gutxitan errepidetik. Eta hortxe zalantzaren zurrunbiloa zabaldu zait buruan.   Euskalgintzan aspaldion espaloien metafora erabiltzen ari gara (Euskal Herrian Euskaraz batez ere). Bidegorriena ere erabili dute Aitor Zuberogoitiak, Iñaki Martinez de Lunak eta nik neuk. Eta inork ez du erabili errepideena.   Zalantzen marasman neure buruari galdetzen diot ea egokiak ote diren metafora horiek. Izan ere, gaur eta hemen errepidea (eta hari lotut...


Tartekoa

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-12-02 15:04

Elkarrizketa elebidunen harira, @beatxo-rekin hasi eta @ZEtxeburua @urtziurruti @IkerSU eta beste batzuk ere sartu ziren matrakaldian. 140 karakteretan erantzuna ematea zaila denez, artikulu luzeago bat egin nahi izan dut (eta beste bat aterako dut aurrerantzean gaiari buruz). Hori da hori sasoia, Bea, bide batez. Hasierako txispa Juanjo Ruizen bideo honek piztu zuen. Elkarrizketa elebidunek bertute asko dituzte nire iritziz. Beak ere bertute horiek nabarmentzen ditu: Elkarrizketa eleanitzaren planteamenduak ekar dezake frango alde horretatik. Ulermena duenari hizkuntzarekin harremanean ira...


Urratzaileak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-12-01 08:30

Pello Jauregik #motibatu jardunaldien barruan oso berbaldi interesgarria eman zuen: Jokaeratik jarrerara izenburukoa. Jabier Zabaletak Orion egin zen hitzaldi bera ondo baino hobeto laburbildu du. Bide batez, #motibatu jardunaldiko edukiak ere zeharo interesgarriak dira. Jokaeratik jarrerara, erabileratik motibaziora, praktikatik emoziora. Alderantzizko bidea proposatzen du Pellok (orain arte kontrakoa landu da). Bere ustez, oso motibatuta dauden pertsonek koherentziaz aldatu egingo dute hizkuntza. Baina gehienok aldatu barik, egokitu, moldatu egiten garela dio.   Hau da, jokabide urr...


Arnasguneak beste behin blogean. Baina oraingoan soziolinguistika gutxi (zer da soziolinguistika?). Eta datu mordoa. Datu guztiak eustat-ekoak dira.   Datu soziolinguistikoak:   Etxean erabiltzen den hizkuntza Euskara Biak Gaztelania 1991 483 395 638 2011 367 271 878   Hiztun kopurua Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak 1981 954 348 469 1991 900 341 437 2001 922 653 575 2011 1078 668 602     Dislokazio demografikoa: 1.797 biztanletik 2.424 pasa da azken urteotan. 600 bi...


Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan.   Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal encoundings topaketak aprobetxatuta, euskarazko filmen eta telesailen aurkibide galanta paratu dig...


Kristalezko sabaia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-20 08:51

Euskaldunok ba al dugu inon kristalezko sabairik? Feminismoan behin baino gehiagotan erabili den terminoa dugu eta gurean ea aplikatzerik dagoen galdetzen diot neure buruari.   Euskarazko lan kulturalek kristalezko sabaia garbia dute oraindik ere. “Loreak” filmarekin gertatu dena adibidez, edo Norzzone rap kantariak elkarrizketa honetan esaten dituenak. Literaturan ere adibide franko aurkitu ditzakegu. Baina hortik kanpora? Kristalezko sabaia beste inon igartzen al dugu euskaldunok?


Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek.   Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan pausu dena (euskara), hemen ezinbesteko baldintza da, euskara da bidea, ez helmuga. Bertsolaritzak h...


Pasa den asteartean, Imanol Galfarsoro eta biok aritu ginen honen gainean (ezta)baidatzen. Berbaldiaren izena Euskalduntasun urbanoaren bila izan zen eta egia esateko gaitik apur bat aldenduta ibili ginen. Hala ere, saiatu nintzen, apur bat bada ere, gaiari lotzen (bertso txapelketa batean epaileek jipoituko gintuzten, Imanol!).   Zelakoa izango da euskalduntasuna Bilbon XXI. mendean? Ba, ez dakit, egunez egun joan beharko da egiten, aldatzen, berritzen, zaharberritzen, asmatzen, moldatzen, hanka sartzen eta berriro asmatzen. Bilbon bizi diren eta biziko diren euskaldunek eraiki egin b...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter