Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Moreno Cabrera ezaguna da gure artean. Hizkuntzalari espainiarrak hainbat liburu egin ditu espainierari buruz. Eta morroi ezaguna da bere arloan. Dibulgazio lan apartak ere egin ditu. Eta horien artean kokatzen da hizkuntza-nazionalismoaren gaineko hau.   Hizkuntzalaritzaren irakaspenekin nazionalismo linguistikoaren aurreiritziak desmontatzen ditu banan-banan. Bat bera ere ez du uzten. Egurra partitzen du alde guztietara.   Izan ere, liburuaren tesia honako hau da: ez dago oinarri zientifikorik esateko hizkuntza bat beste edozein hizkuntza baino baliotsuagoa denik, gaituagoa, do...


Telebistak gure bizitzako ordu asko jaten ditu. Eta euskarazko eskaintza ez da behar bestekoa ez kantitatez ez kalitatez. Baina alor honetan ere badira berri onak.   Kanaldude da horietako bat. Baxenafarroan du egoitza eta zentroa, Arrosan. Ipar Euskal Herri osoa du berbagai eta sarearen bidez hedatzen ditu bere eduki guztiak, euskaraz jakina.     Herri-telebista dugu Kanaldude. Kulturgintzaren adierazpideei garrantzi berezia ematen diena. Erresonantzia-kaxak behar genituela esan zuen batek, ezta?


Bere garaian blogean aipatu nuen. Baina ordutik hona programak aurrera egin du, zoragarri aurrera egin ere. Benetako haize freskoa ekarri du, gidoi landuak, ikus-entzunezko osagai freskoak eta abar. Baina, horrez gain, eskertzekoa da astetik astera interneten denen eskura programaren gidoiak publiko jartzea. Hausnarketa saioetarako erabilgarri, euskaltegietan, ikastola zein eskoletan, berbalagun taldeetan, … Soziolinguistikaren dibulgazio purua. Eta udazkenean dator bueltan. Haize berriekin seguru. Hona hemen lehen denboraldiko gidoi guztiak batuta:   1. Milioi bat euskal hizt...


Azatzak 92: Karena

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-07-23 08:11

Euskarazko kulturgintza beti egon da krisian, beti (nahiz eta batzuek esan dirutza jasotzen zutela diru-laguntzetan). Eta gurean horregatik betidanik erabili dira auzolan estrategiak euskarazko kulturgintzako produktuak diruz eta mimoz babesteko. Gaur egun, horietako batzuk internet bidez egiten dira eta crowfounding izen arrotza jaso. Orain arte, gurean hemendik kanpo (eta nola edo hola euskaratutako) plataformetan kudeatu dira hauek. Baina, orain dela gutxitik, badaukagu guretik proiektuak diruz laguntzeko aukera: Karena. Gainera, euskarazko berba zahartxo bat berreskuratuz. Eurek nik bai...


Albert Bastardas kataluniarra dugu hizkuntza ekologian maisu. Orain gutxi artikulua idatzi du ekologia eta iraunkortasun linguistikoaren gainean. Entresaka labur bat egin dut blogerako, iraunkortasun linguistikoa zer den azaldu nahian. Dena den, merezi du artikulu osoa irakurtzea.   Iraunkortasun linguistikoa gaur egungo giza-espeziearen antolaketa linguistikoa aldatzeko pausoz pausoko prozesua da. Pertsonak elebidun edo eleaniztun bihurtzeak ez luke ekarri behar berez hizkuntza propioa bertan behera uztea. Iraunkortasunak elebiduntzea edo eleaniztuntzea onartzen du, baita pertsona eta...


Eider Palmouk eta biok iaz idatzi genuen Sementeri buruzko artikulua Hik Hasi aldizkarian. Orain gutxi igo dute artikulua sarera. Garai ona izan daiteke ordukoak berriro irakurtzeko: Mila udaberriren zain dagoen belaunaldia.   Ordutik, Sementek aurrerapausoak egin ditu. Compostelako ikastetxeak aurrera darrai eta Vigokoa hurrengo ikasturtean jarriko da martxan. Gainera, beste hainbat herritan ere jarri nahi dute martxan.  


Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta, zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi).   Freskoa da liburua, atsegina. Gauza berri gehiegi ez izan arren, gauzei begiratzeko modu berritzailea dakar. Antropologiatik eta esanguratsu. Merezi duen liburua da. Niri, batez ere, erakargarri egin zait batua eta etxeko hizkeraren artean izan diren harremanen berri ematen duenean. Batua sortu zenean, kontra egon zirenek etxeko hizkeraren alde egiten zuten. Baina denbora...


Desempowerment

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-07-07 08:25

Esan nuen ba aurrekoan: empowerment murtxikatu barik eta zer eta desempowerment sortu! Eta, jakina, digeritzeko zailtasunak izan ditut. Kontzeptua ez nuen behar bezala azaldu. Ea ba oraingoan.   Botere-gabetze moduan ekarri nuen euskarara eta terminoa okerra da. Ez da gabetzea, uztea baizik. Botere-uztea izango litzateke itzulpen egokiagoa. Botere-uztea erabiliko dut ba! Termino okerra erabiltzeaz gain, kontzeptua bera ez nuen ondo azaldu (edo ez nuen behar bezala ulertu).   Desempowerment hauxe da: pertsona edo pertsona talde batek bere boterea bazterrean uzten du erabili ordez, ...


Azatzak 91: Kaierak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-07-02 09:26

Azatzik azatz, 90.aren muga ere gainditu egin dut. 10 azatz baino ez dira falta lau urteko bilketa lan honi amaiera emateko. Azken 10 azatzak berezitxoak izatea nahiko nuke. Proiektu berri zein zaharrak batu nahi ditut, etorkizun handikoak izan daitezkeenak batzuk, garrantzi berezia izan dezaketenak bestetzuak. Ea ba!   91. azatzak literatur kaiera batzuk non kokatu gogorarazten digu. Poesia liburu laburrak dira (poesiak mundua aldatuko ez duen esperantza gordetzen dut), nazioarteko egile ezagunenak eta harpidetza bidez argitara emandakoak (hori ere crowfounding da, ezta?). Momentuz, l...


Parodia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-06-30 08:29

Jacqueline Urlak bere “Reclaiming basque” liburuan honakoa esaten du: Language revival is a battle against prejudice (hizkuntza biziberritzea aurreiritzien kontrako borroka da). Esaldi borobila da eta, zentzu batean, berarekin bat egiten dut. Diskurtsoa, framing eta horrelakoez asko hitz egin eta egiten da gurean (Galizia aldean ere imaxinario social erabiltzen dute antzeko gauzei erreferentzia egiteko). Eta komunikazio alorreko estrategiak jarri dira martxan euskalgintzan (ez naiz sartuko haien arrakasta neurtzen). Izan ere, horien guztien azken helburua aurreiritzien kontra bo...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter