Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Medeak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-04-07 09:07

Genero-ariketak liburua irakurtzen ari naiz. Mamitsu dator eta niretzat berritzaile. Irakurtzen ari nintzela Medeak taldeak idatzitako testu honekin egin dut topo. Eta euskalgintzarekin oroitu egin naiz (eta ez dakit zergatik!):   (...) Mugimendu Feminista, 80.  hamarkadan sortutako talde eta eragileen baturatzat hartzen da. Oro har, talde horiek asanblada-egitura batekin funtzionatzen dute. Uste da, edo pentsatzen da, mugimendu hori instituzioetako feminismotik at dagoela, eta izaera ematen dien lan ildo batzuk dituela; hala nola, abortua, indarkeria sexista, parte-hartze politik...


KZJaia 1

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-04-02 09:28

Urtarriletik martxora #KZJaia egin izan da. Jaitxo horren helburua euskarazko dibulgazio zientifikoari hauspoa ematea izan da. Nik sei artikulu idatzi ditut dibulgazio-festa horretarako. Artikuluok blogean agertzen direnak baino apur bat landuagoak izan dira, zientifikoagoak, akademikoagoak. Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure seiak: - Community fostering: gurean gutxitan aipatu baina askotan erabilitako kontzeptua da CF hori. Gurera ekarri nahi izan nuen eta azalpentxoa eman. &n...


Lasarteko faktoriak indartsu jarraitzen du. Hirugarrenez 20 urtetan, gazteak eta euskara aztertu dituzte han. Eta liburu ederra ondu (eta guztion eskuetan paratu interneten). Liburua irakurrita, handik ateratako kontu batzuk (Lasarterako zein kanporako balio dezaketenak):   1. Ama euskalduna dutenek eta ama erdalduna dutenek, nahiz batzuek eta besteek 0-3 urte bitartean jasoa izan, guztiz bestela jokatzen dute euskarari dagokionez.   2. Gazteek euskararekiko oso sentimendu bizi eta aldekoa dutenean, haietako oso proportzio handi batek euskaraz egiteko oso gaitasun ona izaten du, e...


Hiztun berriak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-27 08:24

Orain arte euskaldun berri kontzeptua ezagutzen (eta gorrotatzen) nuen. Bat 87/88 aldizkarian beste kontzeptu bat deskubritu dut: hiztun berriak. Eta zer dira? Hiztun berriak dira euskara familia-transmisioa ez den beste bide batean ikasi duten pertsona guztiak.   Ikerketa egin dutenen arabera, bi hiztun berri mota nagusi daude:   - Gaur egun 35-40 urte baino gehiago duten euskal hiztun berriak. Euskaldunberriaren profil historikoa izan da. Batzuek motibazio ideologikoengatik ikasi zuten eta beste batzuek, berriz, arrazoi instrumentalak bultzatuta. Gehienek aitortzen dute euskara ...


Huhezik antolatzen du euspot lehiaketa. Euskarazko espotak egin behar dira urtero eta onenari sariak ematen dizkiote. Urtero gai baten inguruan aritu behar dira parte-hartzaileak. Eta 2014an gaia da euskara eta pintxo-potea. Maiatzaren 9ra arte espotak bidaltzeko epea badago oraindik. Baina, momentuz, gozatu ditzagun aurreko urteko bideoak:


Arrue ikertzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-19 10:16

Bat aldizkariaren 87/88 zenbaki bikoitzean, aurrekoaz gain, bestelako artikulu zeharo interesgarriak daude. Adibidez, Arrue ikerketari buruzkoa. Hiru ondorio nagusi aletzen dituzte egileek:   1. Hizkuntza bat, beste bat edo biak erabiltzeko orduan gizarte-bizitzan indarrean diren arauekiko konbergentzia ageri da, eskola-esparruan, ikasleek adinean gora egin ahala. 2. Ikasleek etxetik, kaletik eta beren lagunartetik dakarten erdarazko hizkuntza-erabilera birmoldatzeko eragimena (erdal erabilera euskal jardunera makurtzekoa bereziki) aski mugatua da. 3. Irakasleek beren arteko harremanet...


Iratiko oihana suntsitu dezakegu soziolinguistika zer den eta zer ez den paperean azaldu nahi badugu. Mila teoria daude, mila zedarritze saio, mila mugapen eta mila eztabaida. Eta gehienetan antzuak (edo antzu samarrak). Inora ez doazen eztabaida sasi-akademikoak. Mila erpin ukitzen dituen jakintza-arloa baita soziolinguistika.   Xavier Vila katalanak, ostera, eutsi dio gaiari. Bat aldizkariaren 87/88 zenbaki bikoitzak haren artikulua dakar euskaratuta. Eta langintza zaila izan arren, eztabaida antzu horri buelta eman eta soziolinguistikaren zedarritzeari forma eman dio (eman ahal zaio...


Euskarazko kulturgintzak ez du izango produkzio larregirik. Hori egia da. Eta are gutxiago, ikus-entzunezkoen mundutxoan. Baina produkzio nahikorik ez eta, gainera, produkzio hori zabalduko duen bozgorailu nahikorik ezta. Irudiz eta euskaraz bloga aurkeztu nahi dizuet 82. azatz honetan. Zinemari buruzko bloga da, euskaraz egindakoa eta euskarazko produkzioei jaramon egiten diena. Erresonantzia-kaxa nahikoa ez da izango, baina bada zerbait.


Proxecto Tribo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-12 08:25

Galiziako hirietako parkeetan ez da erraza galizieraz entzutea. Ez da batere erraza. Hori dela eta, Compostela aldeko guraso batzuk euren burua antolatzen hasi ziren. Eta Tribo sortu.   Zer da Tribo? Orain gutxira arte whatsapp talde bat izan da (orain Galegram taldea da). Ideologiak gorabehera, amatasuna eta aitatasuna ulertzeko moduak gorabehera, euren seme-alabek galizieraz parkeetan egiteko hautua egin dute. Behetik gora antolatuta. Administrazioei kasu egin barik.   Hasierakon mesfidantzak izan arren, laster gainditu ziren eta ordutik Triboa Belvís parkean batzen da. 0...


Han-hemenka irakurri ditut ostean datozenak azken aldion:   A menudo tengo la impresión de que la historia del euskara es la de la delicadeza en si misma, algo siempre a punto de romperse. Ocurre lo mismo cuando se analiza su presente y, por supuesto, cuando se intenta aventurar sobre el futuro. La transmisión condensa en muchos sentidos la fragilidad del ayer, el hoy y el mañana de la lengua. (Jone Miren Hernandez).   Como si la lengua no fuera el instrumento más fundamental de un pueblo en la aprehensión de la realidad, y como si la complejidad...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter