KZJaia 1
Urtarriletik martxora #KZJaia egin izan da. Jaitxo horren helburua euskarazko dibulgazio zientifikoari hauspoa ematea izan da. Nik sei artikulu idatzi ditut dibulgazio-festa horretarako. Artikuluok blogean agertzen direnak baino apur bat landuagoak izan dira, zientifikoagoak, akademikoagoak. Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure seiak:
- Community fostering: gurean gutxitan aipatu baina askotan erabilitako kontzeptua da CF hori. Gurera ekarri nahi izan nuen eta azalpentxoa eman.
- Arnasgune funtzionalak: arnasgune territorialak askotan aipatu dira azken urteotan, baina arnasgune funtzionalei ere jaramon egin behar diegu, nik uste.
- Corpusaren estatusa: Galizia aldean corpusa dela eta, borroka latzak dituzte. Gurean zorionez ez. Eta horrek aurrerago egiten lagundu gaituela uste dut.
- Traganarrua: beheko haizea eta goiko haizea batzen direnean sortzen omen da traganarrua. Euskaldunon aldeko mugimenduak ere traganarrua behar du eragin. Ez ala?
- Soziolinguistika zedarritzea: ez da erraza inondik inora soziolinguistika zer den eta zer ez den zedarritzea. Xavier Vilak hurbiltze saioa egin du eta horren berri eman nuen blogean.
- Euskara gazte jendea Lasarten: Lasarteko gazteak 20 urtetan hiru aldiz ikertu dituzte. Blogera ekarri nuen liburua irakurri ostean deigarrien (eta aipagarrien) iruditu zitzaizkidan ondorioak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: