Kategoria: kzjaia
Jendartea ikertzen duten zientziatan kontzeptu ezaguna da hauxe, soziologian zein antropologian esaterako. Genero eta arrazari buruzko ikerketan ere asko maseatutako kontzeptua izan da. Eta, zelan ez, soziolinguistikan ere erabili izan da. Katalanek kontzeptua gure arlora hurbildu zuten aspalditxo. Eta zer da ba? Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menperatzailearekin identifikatzeari. Hau da, menpekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak, … bere egin eta haien interesen edo haien taldeko interesen kontra egiten dute. Menperakuntza sinbolikoa gert...
Urtarriletik martxora #KZJaia egin izan da. Jaitxo horren helburua euskarazko dibulgazio zientifikoari hauspoa ematea izan da. Nik sei artikulu idatzi ditut dibulgazio-festa horretarako. Artikuluok blogean agertzen direnak baino apur bat landuagoak izan dira, zientifikoagoak, akademikoagoak. Horregatik, batu nahi izan ditut post batean eta zuei helarazi. Merezi du zinez jaira batu diren 120 artikuluetan muturra sartzea. Hona hemen neure seiak: - Community fostering: gurean gutxitan aipatu baina askotan erabilitako kontzeptua da CF hori. Gurera ekarri nahi izan nuen eta azalpentxoa eman. &n...
Lasarteko faktoriak indartsu jarraitzen du. Hirugarrenez 20 urtetan, gazteak eta euskara aztertu dituzte han. Eta liburu ederra ondu (eta guztion eskuetan paratu interneten). Liburua irakurrita, handik ateratako kontu batzuk (Lasarterako zein kanporako balio dezaketenak): 1. Ama euskalduna dutenek eta ama erdalduna dutenek, nahiz batzuek eta besteek 0-3 urte bitartean jasoa izan, guztiz bestela jokatzen dute euskarari dagokionez. 2. Gazteek euskararekiko oso sentimendu bizi eta aldekoa dutenean, haietako oso proportzio handi batek euskaraz egiteko oso gaitasun ona izaten du, e...
Soziolinguistikan historikoki bi plangintza mota bereiztu dira: corpus plangintza eta estatus plangintza. Blog honetan normalean saiatzen naiz bigarrenari kasu egiten eta ez lehenengoari. Baina gaurkoan salbuespen bat egingo dut. Galizierazko “Quen fala a minha lingua?” liburua irakurri berri dut. Mundu mailako hizkuntza arazo batzuei egiten die kuku: okzitanierari (eta probentzalari), moldavierari (eta errumanierari), valentzierari (eta katalanari), flandrierari (eta holandesari), eta abar. Herri horietan guztietan arazoak daude berba egiten duten hizkuntza zein den ebaz...