Auto-gorrotoa
Jendartea ikertzen duten zientziatan kontzeptu ezaguna da hauxe, soziologian zein antropologian esaterako. Genero eta arrazari buruzko ikerketan ere asko maseatutako kontzeptua izan da. Eta, zelan ez, soziolinguistikan ere erabili izan da. Katalanek kontzeptua gure arlora hurbildu zuten aspalditxo.
Eta zer da ba? Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menperatzailearekin identifikatzeari. Hau da, menpekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak, … bere egin eta haien interesen edo haien taldeko interesen kontra egiten dute. Menperakuntza sinbolikoa gertatu eta herritarrek bere egiten dituzte era pasiboan egunerokoan talde menperatzailearen balio batzuk.
Gogora datorkit sarritan auto-gorrotoa entzundakoan Malcolm X filma. Eszena zoragarri batean Denzel Washington agertzen da ilea lisatzen produktu kimikoekin, erretzen duten produktu kimikoekin. Auto-gorroto irudi garbiagorik nekez! Belztasuna ostentzeko modua zen (da?) ile kirrulia desagertaraztea burutik.
Txepetxek ere ainu herria ekartzen du harira autogorrotoaz berba egindakoan. Iragana, etorkizuna eta oraina: hiru horiek ere zerikusia dute auto-gorrotoarekin. Etorkizuna islatu nahi denean azaleratzen baita garbien auto-gorrotoa, haren ustez.
Gurean auto-gorroto zantzu nabarmenak oraino daude esparru askotxotan. Seguruenik filmeko eszena hori bezain adierazkorrik ez, baina han eta hemen izan badira. Ezta? Zerrendatuko ditugu batzuk guztion artean?
Iruzkinak
Mintxo 2014-05-07 07:48 #1
<p>Adibide bat:</p>
<p>Euskaldunok, baita euskaltzaleok ere, beste euskaldun batzuei irri-edo egitea, erdaraz euskal kutsu handia dutelako: "Si he eStau haZiendo... ella y los dos"...</p>
<p>Zergatik ez egin irri, esaterako, EITBn "oso zaYa da, joan den hiYabetean, aYegatu gara..." esaten dutenei, horren ordez?</p>
Utzi iruzkina: