Kategoria: autogorrotoa
Jendartea ikertzen duten zientziatan kontzeptu ezaguna da hauxe, soziologian zein antropologian esaterako. Genero eta arrazari buruzko ikerketan ere asko maseatutako kontzeptua izan da. Eta, zelan ez, soziolinguistikan ere erabili izan da. Katalanek kontzeptua gure arlora hurbildu zuten aspalditxo. Eta zer da ba? Auto-gorrotoa deitzen zaio talde menperatzailearekin identifikatzeari. Hau da, menpekoen artean norbanako batzuek talde hegemonikoen irizpideak, lehentasunak, … bere egin eta haien interesen edo haien taldeko interesen kontra egiten dute. Menperakuntza sinbolikoa gert...
Antza, Mayor Orejak honako adierazpenak egin ditu: (ez dut topatu iturri originala inon, bateren batek badaki, ...)"Mi bisabuelo, de Ibarrangelua, tuvo la enorme visión de prohibir hablar el vasco en casa y que sus hijos estudiasen fuera y no trabajaran allí. De no ser así, si yo siguiera en aquel pueblo, quizás sería abertzale y, probablemente, me detestaría a mí mismo".Autogorrotoaren apologia, bai horixe.
Inork ez diezadala galde zergatik, baina lehengunean orain arte idatzi ditudanak irakurtzen hasi nintzen, blogean argitaratu nuen lehenengo testutik hasita. Agian estiloan aldaketaren bat egon den ikusteko, agian zerbaitek merezi duen jakiteko, agian denbora den urruntasunetik beste pertsona bat banintzalez baloratzeko. Eta, azken hau, hein batean lortu dut. Emaitza positiboegia izan ez bada ere. Ba hori, autoerrepasoa + autokritika = autogorrotoa, nola esan nezakeen argiago? Ezin da. Irakurri dut, eta juzgatu dut. Ni izan naizenaren lehiaketan oraingo epaile izan naiz, eta idatzitako artik...