Arrue ikertzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-19 10:16

Bat aldizkariaren 87/88 zenbaki bikoitzean, aurrekoaz gain, bestelako artikulu zeharo interesgarriak daude. Adibidez, Arrue ikerketari buruzkoa. Hiru ondorio nagusi aletzen dituzte egileek:

 

1. Hizkuntza bat, beste bat edo biak erabiltzeko orduan gizarte-bizitzan indarrean diren arauekiko konbergentzia ageri da, eskola-esparruan, ikasleek adinean gora egin ahala.

2. Ikasleek etxetik, kaletik eta beren lagunartetik dakarten erdarazko hizkuntza-erabilera birmoldatzeko eragimena (erdal erabilera euskal jardunera makurtzekoa bereziki) aski mugatua da.


3. Irakasleek beren arteko harremanetan euskaraz gehiago edo gutxiago egiteak badu bere pisua: aldagai hori argi nabarmendu da aldagai anitzeko analisietan, ikasleen erabilera azaltzeko garaian. Ikastetxe bakoitzak bere jardunaren bitartez sortzen dituen baldintzek badute indarrik, hein batean noski, gizarte-bizitzaren zenbait baldintzapen orokor gainditzeko.


Utzi iruzkina: