Orain dela aste batzuk, Karmelo Ayesta etorri zen Emunera, besapean Goza daiteke gehiago liburua zekarrela. Liburuaren ale bat neure eskuetara jauzi eta irakurtzen hasi nintzen. Karmeloren beraren bidaia kontatzen du liburuak: euskaraz bizitzera egindako bidaia, hain zuzen ere. Motibazioaz dihardu, aurreiritziez, bidean topatutako oztopoez, baina dena baikor. Hobetze bide horretan garrantzitsuena baita baikor jokatzea. Auto-laguntza liburu baten traza hartu diot batzuetan, coaching eta horien “modaren” tankerakoa. Erraietatik idatzitako liburua da, Karmelorena dena. Hala ere, o...
Orain dela urte batzuk, Linguanet izeneko ikastaroa egin nuen. Saioetako batean Emuneko bi teknikari etorri ziren eta traganarru berba aipatu. Geroago hasi nintzen ni Emunen, baina aste honetan irakurri dudan liburu batek gogora ekarri dit berba hura. Liburua Karmele Artetxek idatzi du eta euskara unibertsitatean zelan sartu den aztertzen du. Euskal komunitate zientifikoa zelan sortu den aztertzen du. Eta euskaldunon biziberritzearekin gertatu den bezala, haizea hasieran behetik gora etorri zen: irakasle zein ikasle euskaltzaleak hasi ziren euskara sartzen unibertsitatean, batzuetan unibert...
Otsailaren 27an Durangoko San Agustin kulturgunean hainbat lagun bildu ziren Geuk gEUre kulturaz izeneko jardunaldietan. Gure kulturaren norabideaz berbetan aritu ziren. Jardunaldien aurretik Berria egunkarian Iñigo Astizek artikulu mamitsua egin zuen: Noranzkoa adosteko unea. Bertan parte hartu behar zuten hainbat kide elkarrizketatu ditu egileak eta oso ekarpen esanguratsuak plazaratu zituzten. Jardunaldien kronika sakona eta luzea dakar Berriak gaur: Urrats bateranzko urratsa. Ea urrats gehiago datozen. Euskal kulturgintzaren soloak eskertuko ditu eta.
Fishmanek behin eta berriro aipatzen du gertuko komunitatean dagoela euskararen etorkizuna. Ni ere iritzi berekoa naiz. Aspalditxo batu nituen ekimen batzuk. Artikulua aspalditxo idatzi nuelako, baina galduta egon da nire paperen artean. Berandu ez denez, horra hor gertuko komunitatea indartzeko ekimen batzuk: - Parketarrak ekimena: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=j8KX4DucRpg - Aiaraldea.com http://www.aiaraldea.com/ - Euskoaren ekimena: http://www.euskalmoneta.org/euskoa-eta-euskara/ - Familiaola: http://www.urtxintxa.org/euskara/famil...
Elkarrek eta Ikastolen Elkarteak argitaratutako irakaskuntza metodoa da Ostadar. DBH 3. mailan bada “Munduan hizkuntzak mila” izeneko testu-liburua. Testu-liburuaren funtsa da ikasleei hizkuntza aniztasuna hurreratzea eta, bide batez, gure testuinguru soziolinguistikoa ulertzeko tresnak ematea. Ez naiz testu-liburuen zale, ez naiz unitate didaktikoen zale, nahiz eta jakin badakit beharrezkoak direla gaur eta hemen (hezkuntza sistema errotik aldatzen ez den bitartean). Gauza dinamikoagoen zale naiz, baina, tira, dagoena dago. Hizkuntza aniztasuna lantzea du helburu nag...
Orain dela urtebete pasatxo jarri zen martxan ekimen hau, 81. azatza jarriko duena euskal kulturgintzaren nire solo partikularrean. Txokolatea eta bizkotxoak! Hilean behin, sortzaile bat eramaten dute Bilboko taberna batera berarekin berba egitera. Kultur elkarrizketak eta euskaraz. Autogestioz. Hori baino ez, sinple bezain efektiboa. Gainera, saiatu dira urtebete pasa honetan kulturaren adierazpide gehienei atea irekitzen: dantza, antzerkia, literatura, musika, artea, zinema, … Ekimen txiki bezain interesgarri.
Soziolinguistikan historikoki bi plangintza mota bereiztu dira: corpus plangintza eta estatus plangintza. Blog honetan normalean saiatzen naiz bigarrenari kasu egiten eta ez lehenengoari. Baina gaurkoan salbuespen bat egingo dut. Galizierazko “Quen fala a minha lingua?” liburua irakurri berri dut. Mundu mailako hizkuntza arazo batzuei egiten die kuku: okzitanierari (eta probentzalari), moldavierari (eta errumanierari), valentzierari (eta katalanari), flandrierari (eta holandesari), eta abar. Herri horietan guztietan arazoak daude berba egiten duten hizkuntza zein den ebaz...
Euskararen azken mendeko historia sozialari buruz lan monumentala ondu du Dabid Anautek (eta Euskal Memoria fundazioak). Ia 1000 orriko liburukotea da, prezio garesti samarrean (65 euro!) eta eskuratzeko zailtasunekin (bakarrik posta bidez eros daiteke). Herri mugimendutik abiatuta, lan hau aurrera eraman izana txalotzekoa da (are gehiago, gure akademia dontsua horretarako lan-taldea izanik eta sei urtetan fruiturik eman ez duenean). Kritikatzekoak ere baditu liburuak, hala ere (lanaren monumentaltasunean txikikeria izan arren). Liburuak bi zati ditu. Lehen zatian, azken mendean euskalduno...
Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau. 80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da. Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren ondoren bizirik jarraitzeak adierazten du aldizkari honek erro sakonak dituela. Honi lotuta, gomen...
2013an euskalgintzako berba aukeratu beharko banu, seguruenik arnasgunea berbak irabaziko luke. Horien gaineko hausnarketa martxan da, baita ekimenak ere. Orain gutxi, Donostian egin da lurraldea eta hizkuntza harremanetan jartzen duen lehen jardunaldia. Eta gogoeta mamitsuak izan dira han. Ez da gai berria arnasguneena. Zalbidek gurera kontzeptua ekarri zuenetik, urte mordoxka pasa dira. Hala ere, euskalgintzako agendan azken bi urteotan sartu da indartsu. Lurralde mailako arnasguneak beti ere. Gaur arnasgune funtzionalei buruz aritu gura dut. Azken 50 urteotan arnasgune funtzional as...