Traganarrua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-03 08:35
1

Orain dela urte batzuk, Linguanet izeneko ikastaroa egin nuen. Saioetako batean Emuneko bi teknikari etorri ziren eta traganarru berba aipatu. Geroago hasi nintzen ni Emunen, baina aste honetan irakurri dudan liburu batek gogora ekarri dit berba hura.

Liburua Karmele Artetxek idatzi du eta euskara unibertsitatean zelan sartu den aztertzen du. Euskal komunitate zientifikoa zelan sortu den aztertzen du. Eta euskaldunon biziberritzearekin gertatu den bezala, haizea hasieran behetik gora etorri zen: irakasle zein ikasle euskaltzaleak hasi ziren euskara sartzen unibertsitatean, batzuetan unibertsitatearen utzikeriagatik eta bestetzuetan unibertsitateak jarritako oztopoak gaindituz.

Horren ondoren, nolabaiteko “normalizazioa” etorri zen. Behetik gorako haize horri goitik beherako haizea batu eta azkenerako gailendu (eta bestea desagerrarazi hein handi batean). Beste hainbat esparrutan ere gertatu izan dena (euskalgintzako beste esparrutan, jakina).

Emunekoek ere antzeko gauza bat aipatu zuten bere garaian. Hasiera batean euskara planen bultzada enpresetan behetik gora etorri zen: langile euskaltzaleen eskutik, hain zuzen ere. Geroago, ostera, goitik beherako bultzada ere etorri zen: zuzendaritza edo ardura postuetatik. Eta eurek traganarrua aldarrikatzen zuten.

Eta ni ere horrekin bat nator. Behetik gorako haizea beharrezkoa da, goitik beherakoa ere, eta biek bat egiten badute, traganarrua sortu eta sinergiak askatu. Metafora ederra. Traganarrua behar dugu.

Juanjo Ruiz

Juanjo Ruiz 2014-03-05 09:30 #1

Hementxe traganarruaren ideia azaltzeko artikulua argigarri bat: http://www.soziolinguistika.org/node/3154

Utzi iruzkina: