Euskal filologia ikasketak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-04-13 10:30
3

Zer ikastera joaten dira 18 urteko gazterik euskaltzaleenak? Ba, ez dago jakiterik, baina ez dut uste Euskal filologia ikastera doazela esatea erantzun egokitik urrun dagoen, ez dut uste asko erratuko naizenik. Hor daukagula harrobia, hain zuzen ere.

Eta zer ikasten dute han? Beharrezkoak diren kontuak jakina, literatura klasikoa, hiztegiak, gramatika kontuak eta abar. Soziolinguistika arloan esango genukeen modura, corpus plangintzari lotutakoak.

Baina … nire zalantza hau da: ikasle horiek hizkuntzaren (hiztunon!) etorkizunarekin kezkatuta eman zuten izena? Eta baiezkoa bada, zer ikasten dute antropologiaz, soziologiaz, hizkuntzen jendarte dimentsioaz? Uste dut inoiz eztabaida horri oratuko beharko diogula komunitate modura ...

Ricardo

Ricardo 2015-04-13 17:09 #1

Gai interesgarria plazaratu duzu, Txerra, eta, nire ustez, aski korapilatsua. Izenekin hasteko, UPV/EHUn oraingo karrera Euskal Ikasketak deitzen da (zorionez edo zoritxarrez) eta gradu ikasketa horien arduradun nagusia Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila da.

Baina goazen harira. Bi arazo ikusten dizkiot artikuluan planteatzen duzunari, ondo ulertu badut.

Alde batetik, Euskal Ikasketak graduaren helburuen artean, hizkuntz plangintza edo euskararen etorkizunarekin lotuta egon daitezkeen bestelako gaiak ikaslearen prestakuntzaren zati bat dira, beste hainbaten artean, eta ez nagusia (hori egia da). Halaxe gertatzen da lehen "X hizkuntzaren Filologia" eta orain "X hizkuntzaren Ikasketak" deitzen diren unibertsitate tituluekin. Gainera, "Bolognari" esker, gero eta aukera gutxiago ditugu ikasleei eskaintza zabal bat egiteko eta denetik pixka bat eskaini behar da, ezertan gehiegi sakondu gabe. Horretara garamatzate...

Bestetik, eta hau da nire zalantza, gradu batean matrikulatzen diren ikasleen arabera aldatu beharko lirateke ikasketa-planak? Ala ikasleak ikasketa-planen arabera matrikulatu beharko lirateke gradu batean edo bestean? (teorian behintzat, bai baitakigu beste faktore asko sartzen direla erabaki horretan, hala nola, ikaslearen bataz besteko nota, bizitokia, ikasketen zailtasuna, ahoz ahokoa, etab.).

Beharbada soluzioa izan liteke hizkuntzaren etorkizunaz arduratzeko gradu ikasketa berri batzuk proposatzea, zuk aipatutako gaiak eta beste irakatsiko lituzkeena.

txerra

txerra 2015-04-13 18:11 #2

Ai Ricardo, probokatzeko asmoz idatzi dut artikulua, eta horregatik izan da hain zehaztubakoa eta hain "demagogikoa". Eta bai, argi daukat nik ere ezin dela ikasketa plan bat ikasleen balizko eskari zein gurarien arabera moldatu ... Baina paradoxaz betea iruditzen zait gaurko egoera ....

Izan ere, nik argi daukat euskal ikasketen barruan nik esandakoek kabida txikia dutela, argi eta garbi. Baina oinarrizko pentsamendu batetik abiatzen naiz: gaur egun euskararen (euskaldunon!) arazo nagusiena zein arlotan dago, corpusean ala estatusean? Nire ustez, erantzuna argia da: estatusean (orain dela 35 urte ere hor zegoen, baina corpusean eragitea lehentasuna zen, nire ustez).

Euskal ikasketen barruan dena delakoagatik ezin direla horrelakoak irakatsi? Ba, orduan, komunitate moduan hausnartu beharko genuke eta bestelako gradu bat "sortu" (erraza da esaten eta zaila egiten, badakit ondo jakin).

Asier

Asier 2015-04-13 20:24 #3

Nire iritziz euskararen estatusari eta hizkuntza komunitateari dagozkion kezkak gizarte zientzien arlotik erantzun beharrekoak lirateke. Azken finean, soziolinguistika kontzeptu zabalak ikuspegi eta adar ugari barne biltzen diuen arren, esango nuke blog honetan eta beste hainbat gunetan nagusiki hizkuntzaren soziologiaz jarduten dugula.

Hizkuntzaren biziberritzea gizarte-eraldaketa prozesua da eta, beraz, helburu hau bilatzen duenak gizartea arautzen duten botere harremanak eta dinamikak ulertzeko tresnak eskuratu behar lituzke. Zentzu horretan gizarte zientziek, orokorrean, eta soziologiak zehazki edozein gizarte eraldaketa prozesu bultzatu nahi duenaren esku jarri ditzake oinarrizko baliabideak.

Ezagutza espezifikoagoei dagokienez, hizkuntzaren soziologiari zuzenean lotuta Hiznet graduondokoa da EHn eskaintzen den ikasketa programa osatuena. Unibertsitateko graduei dagokienez, EHUko soziologia lizentziaturan zenbait irakaslek duela urte batzuk sustatzen zuten "ibilbide" edo espezializazioa bertan behera geratu ostean, ez dago gauza handirik.

Zeri egotzi dakioke herri honetan bizi (izan) dugun eraldaketa prozesuarekin eta gizarte mugimenduarekin bertako unibertsitateetan gaiak ez eduki izana pareko garapenik?

Batetik, euskararen aldeko mugimenduari dagokio, nire ikuspuntutik, profil euskaltzaleko gazteak euren erronkak zein esparrutan kokatzen diren ulertzen laguntzea. Eta bestetik, mugimendu berak eta ikasle zein irakasle euskaltzaleek eragin beharko lukete gizarte honetan hain zentrala eta orokortua den gaia lantzen duten ikasketen bidean.

Utzi iruzkina: