Kategoria: soziologiaeuskal
Zer ikastera joaten dira 18 urteko gazterik euskaltzaleenak? Ba, ez dago jakiterik, baina ez dut uste Euskal filologia ikastera doazela esatea erantzun egokitik urrun dagoen, ez dut uste asko erratuko naizenik. Hor daukagula harrobia, hain zuzen ere. Eta zer ikasten dute han? Beharrezkoak diren kontuak jakina, literatura klasikoa, hiztegiak, gramatika kontuak eta abar. Soziolinguistika arloan esango genukeen modura, corpus plangintzari lotutakoak. Baina … nire zalantza hau da: ikasle horiek hizkuntzaren (hiztunon!) etorkizunarekin kezkatuta eman zuten izena? Eta baiezkoa bada...