Zer ikastera joaten dira 18 urteko gazterik euskaltzaleenak? Ba, ez dago jakiterik, baina ez dut uste Euskal filologia ikastera doazela esatea erantzun egokitik urrun dagoen, ez dut uste asko erratuko naizenik. Hor daukagula harrobia, hain zuzen ere. Eta zer ikasten dute han? Beharrezkoak diren kontuak jakina, literatura klasikoa, hiztegiak, gramatika kontuak eta abar. Soziolinguistika arloan esango genukeen modura, corpus plangintzari lotutakoak.   Baina … nire zalantza hau da: ikasle horiek hizkuntzaren (hiztunon!) etorkizunarekin kezkatuta eman zuten izena? Eta baiezkoa bada...


Aurrekoan aipatu nuen Oihana Lujanbiok nire artikuluari emandako erantzuna. Ba, gaur hona ekarri dut artikulu osoa. On egin!!! Oihana Lujanbio Begiristain (filologoa)    Nahi ez dugun egoera ororen aurrean bi jarrera hauek egon daitezke: zer egin dut gaizki? Ala, zergatik egin didate hau? Galderak egin ordez, jarrera hauek baieztapen baten bidez adierazi daitezke: Dena gaizki egiten dut. Ez dut gaitasunik. Ala dena beren errua da. Ezin dut deus egin.   Jarrera batera edo bestera bakarra hurbiltzea ez da komeni. Bistan da, egoera bakoitza alde batetik bestetik baino hurbilago...


Azken iruzkinak