Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (iii)
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoari buruzko saileko hirugarren artikulua.
Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i)
Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii)
Gizartearen dimentsio mikrosoziala:
Gizartearen dimentsio mikrosozialean egoerak ditugu. Hizkuntzaren erabilera ahalbidetzeko hiru baldintza bete behar dute egoera hauek: solaskideen ageriko gaitasuna, harremanen trinkotasuna eta hizkuntza-hautua egiteko ahalmena. Banaka landuko ditugu hiru hauek:
Solaskideen ageriko gaitasuna:
Solaskideen arteko ezagutza linguistikoa errazteko neurriak sarri askotan planteatzen dira planetan (administrazioan ez bezala, Iñakiren berbetan). Gainera, enpresako kideen artean oro har eta salbuespenak salbuespen, zeintzuk dakiten euskara eta zeintzuk ez nahiko ezaguna da.
Bezeroei begira ere, posta elektronikoetan, telefono bidezko harreran eta abarretan, aurrerapausoak izan dira identifikazioa egite aldera. Gainera, normalean plan batean egiten den lehen gauza izan ohi da hizkuntza paisaia euskalduntzea. Horrek dakarrenarekin.
Harremanen trinkotasuna:
Harremanen trinkotasunean egiten dute euskara planek herren, nabarmen egin ere. Izan ere, lanpostuei ezarritako irizpideetan ez dira kontuan hartzen postu horiek beteko dituzten langileen arteko harremanak. Horrela, kasu askotan ezinezkoa da euskaldunen arteko sare trinkorik sortzea, dauden bakanak erdaldunen harreman-sareetan barreiatuta daudelako.
Hautua egiteko ahalmena:
Enpresetan ordezkari guztiak ez daude euskaraz gaituta, eta gaituak direnek mugarik handiena dute lan-hizkuntza gisa baliatzeko.
Hala ere, egia da azken urteotan gero eta plan gehiagotan lantzen ari garela lidergoa. Liderren eredugarritasuna, liderrak aktibatzeko plangintzak, liderren hizkuntza-inertziak aldatzeko lana, … Hala ere, lan handia dago oraindik egiteko liderren ahalduntzean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: