Kategoria: enpresetan
Oso gutxitan landu ditut blogean neure eguneroko lanari buruzkoak. Bestelako gai batzuei eman diet lehentasuna. Eta hala izaten jarraituko du. Baina lantzean behin salbuespenen bat egin behar da, ezta? Iñaki Martinez de Lunak udaltop-en administrazioen plangintzei buruzko balorazio soziolinguistikoa egin zuen. Balorazio horretatik abiatuta, enpresetako euskara planei buruzko balorazioa egin nahi dut nik ere. Goazen ba! Iñaki hasten da esaten hiru plangintza mota daudela: plangintza funtzionala, hizkuntza-jabekuntzaren plangintza eta plangintza formala. Funt...
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoari buruzko saileko laugarren artikulua. Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i) Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii) Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (iii) Norbanakoaren maila: Gaitasun erlatiboa: Enpresek bestelako erakundeen gain uzten dute oro har langileen gaitasun erlatiboari dagozkionak: unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak, … Gero eta gehiago dira erakunde hauetan euskaraz eskaintzen diren ikastaroak eta abar. Baina oraindik gaur da eguna non enpresako langile euskaldun askok laneko kon...
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoari buruzko saileko hirugarren artikulua. Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i) Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii) Gizartearen dimentsio mikrosoziala: Gizartearen dimentsio mikrosozialean egoerak ditugu. Hizkuntzaren erabilera ahalbidetzeko hiru baldintza bete behar dute egoera hauek: solaskideen ageriko gaitasuna, harremanen trinkotasuna eta hizkuntza-hautua egiteko ahalmena. Banaka landuko ditugu hiru hauek: Solaskideen ageriko gaitasuna: Solaskideen arteko ezagutza linguistikoa errazteko neurriak sarri...
Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoa egiten jarraitzen dut. Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i) Ebaluazio soziolinguistikoa egiteko, Iñaki Martinez de Lunak eredu teoriko bati jarraitzen dio. Horretarako hiru maila bereizten ditu: maila makrosoziala, maila mikrosoziala eta norbanakoaren maila. Gizartearen dimentsio makrosoziala: Estatus juridikoa: Kasu honetan daude seguruenik alderik handienak administrazio eta enpresetako planen artean. Izan ere, administrazioak behartuta daude elebitasuna errespetatzeko eta enpresak ez. Beraz, enpresek b...
Oso gutxitan landu ditut blogean neure eguneroko lanari buruzkoak. Bestelako gai batzuei eman diet lehentasuna. Eta hala izaten jarraituko du. Baina lantzean behin salbuespenen bat egin behar da, ezta? Iñaki Martinez de Lunak udaltop-en administrazioen plangintzei buruzko balorazio soziolinguistikoa egin zuen. Balorazio horretatik abiatuta, enpresetako euskara planei buruzko balorazioa egin nahi dut nik ere. Goazen ba! Iñaki hasten da esaten hiru plangintza mota daudela: plangintza funtzionala, hizkuntza-jabekuntzaren plangintza eta plangintza formala. Funtzional...