Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (eta IV)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-02 08:06

Lan arloko plangintzen balorazio soziolinguistikoari buruzko saileko laugarren artikulua.

Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (i)

Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (ii)

Plangintzen balorazio soziolinguistikoa (iii)

 

Norbanakoaren maila:

 

Gaitasun erlatiboa:

Enpresek bestelako erakundeen gain uzten dute oro har langileen gaitasun erlatiboari dagozkionak: unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak, … Gero eta gehiago dira erakunde hauetan euskaraz eskaintzen diren ikastaroak eta abar. Baina oraindik gaur da eguna non enpresako langile euskaldun askok laneko kontuetan gaitasun handiagoa duten gaztelaniaz euskaraz baino. Beraz, lana euskaraz egin ahal izateko sekulako arazoa dute askok.

 

Motibazioa:

Euskara planetan orain arte zeharka landu da motibazioa. Azken urteotan, motibazioa zuzenean lantzen ari da eta aurrepauso batzuk egin dira (adibidez, motibatu topaketa). Baina bide horretan oraindik ezezagutza handia dugu horretan ari garen teknikariok.

 

Bestalde, planaren komunikazioan (enpresa barnean zein kanpoan) ere oraindik badugu zer hobetua. Eta, kontuz, komunikazioa egokia ez bada, langileen motibazioa apaldu dezake.

 

Azken hausnarketak:

 

Lan arloan euskararen erabilera normalizatzeko planen emaitzak, mugak muga, agerikoak dira eta beren eragina gizartean ere antzematen da. Pentsa daiteke zer-nolako aurrerakada ikus genezakeen planei kudeaketa zorrotzagoa aplikatuko balitzaie, eta beren alderdi ilunak ezagutza zientifikoagoaz argitu eta landuko balira? (Iñaki Martinezen hitzak dira, baina neure egiten ditut).


Utzi iruzkina: