Testa: hizkuntza eta zu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-06-05 08:27

1.    Lehen aldia zelakoa izan zen?

 

a.    Ez naiz gogoratzen.

b.    Arraro samar sentitu nintzen.

c.    Oraindik ez naiz ausartu.


2.    Euskara animalia izango balitz...

 

a.    Betizua.

b.    Boa.

c.    Ornitorrinkoa.

 

3.    Zuretzat diglosia da ...

 

a.    Buru gaixotasun bat.

b.    Heste meharrean dagoen zerbait.

c.    Ez dakit zer ote den.

 

4.    Larrutan ari zara Torontotik heldu berri den zure bikotekidearekin. Hasperenka ari dela, esaten dizu euskaraz zerbait lizuna esan diezaiozun …

 

a.    Jakina, naturaltasun osoz.

b.    Eskatzen didan moduaren arabera.

c.    Ez zait ateratzen.

 

5.    Ba al dakizu zein den Itxaro Borda?

 

a.    Idazlea.

b.    Aktorea.

c.    Ez dakit.

 

6.    Bete ezazu: maita nazazu gutxiago...

 

a.    Eta goza nazazu gehiago.

b.    Eta goazen ohera oraintxe bertan.

c.    Eta gorrota nazazu gehiago.

 

7.    Bete ezazu: gau eta egun…

 

a.    Euskaraz bizi nahi dut.

b.    Gaupasan lagun.

c.    Paso del euskera.

 

8.    Euskaraz hitz egiteak duen onena da...

 

a.    Nahi beste ligatzen duzula.

b.    Eusko Jaurlaritzan lan egin ahal izatea.

c.    Ba al du ezer onik?

 

EMAITZAK:

 

Gehienak c badira: txarto konpontzen zarete zu eta euskara. Euskara zuretzat astuna da edo, besterik gabe, euskaraz paso egiten duzu.

Gehienak b badira: euskararekin harreman ona duzu. Baina ez zaude guztiz ase. Oraindik ez zara ausartu pausoa ematera. Fidatu zaitez apur bat gehiago euskararekin: lasai, ikusiko duzunez ez zaitu abandonatu behar.

Gehienak a badira: loteria egokitu zaizu. Euskaraz natural-natural bizi zaren horietakoa zara. Baina ez ahaztu, errebeldia apur bat ondo dator beti.


Utzi iruzkina: