Azatzak 76: Idazkurleak
Bilbon, urrian, Idazkurleak sortzen ikastaroa antolatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak eta parte hartu nuen. Harkaitz Cano izan genuen gidari idazmen eta irakurmenaren arteko ikastaroan. Idazketa eta irakurketa uste baino hurbilago daudelako.
Izan ere, XXI. mendeko idazlea ekologista da, beste leku batzuetan dagoena hartu, nahastu eta produktu berriak sortzen ditu. Eta irakurtzean denok gure buruan idatzi egiten dugu, denok gure buruan birsortu egiten dugu istorioa. Denok gara idazkurleak!
Idazle eta irakurle rolak apurtzen dituen ikastaroa izan da. Irakurleok sortzera deitu egiten gaituen ikastaroa. Zaletasuna sortu, errotu eta hedatu nahi duen ikastaroa. Ea leku gehiagotan egiten den.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: